5 emaitza algara bilaketarentzat - [1 - 5] bistaratzen.

algara
iz. Barre oihua. Ik. karkara. Jendearen algarak eta txaloak. Bat-batean ematen diote denek algara handiaz barreari. Maite nuela esan nionean, algara batez erantzun zidan.

Aztergaia: algara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: algaraz .

algara egin
ad.-lok. Andre Josepak, algara eginez, esan zion (...). || Hau aditzean, egiten du algara handi bat. Haiek egin zituzten algarak!

Aztergaia: algara egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ALGARA EGIN (V-gip ap. Etxba Eib). Reír a carcajadas. Ni galdu, ta farra, ta algara egin nai dutenai orrela sinistu bear diet nik? Cb Eg II 119 (Dv LEd 216 farra eta marruma). Emakume modesta batek ikara egiten dau [...]. Beste batek algara egingo dau. JJMg BasEsc 103. Bengatu nai duela / iñolaz al bada, / egin geniolako / farra ta algara. Izt Po 64. Andra Josepak, algara egiñaz, esan zion. Apaol 40. Nik orduan egin nuen parreantzoa (algara) Basatxurron ere entzun zezakean. A Ardi 33. Ja, ja, ja, ja! algara egin zun Engrazik. Etxde JJ 126. Bederatziak laurden gutxiago --erantzun zidan, eta algara egin zuan. JAzpiroz 188. (Con determinantes). "Reír a carcajadas, algaraz farregin, algarak egin" Lar (tbn. en Añ). Egiten ziñen parre ta algara gozoa itzketa zatar itsusiai! Mg CC 110. Ta gaistoak egiteuskubezan siñu ta algarak. CrIc 34. Edanaren tarantularekin ekusiko dituzue batzuek, ezeri ez dagokala, eragabeko farra, algara, deadarrak, ta iru oiduak egiten. AA III 378. Bestiak egiten eban algaria arako gauzarik ezainena esaten zendubanian? Astar II 146. Euren soñuban danzetan dabenian, barre, eta algararik gozuena egiten dabela. Ib. 144. Aditu zuenean / fanfarroikeria, / leoiak egin zuen / algara aundia. It Fab 125. Ixekazko algara andi bat egin. Izt C 164. Au aditzian Mikela-Iñaxik egiten du algara aundi bat. Moc Damu 32. Ezkongaien berria zabaldu zanean, algara ederrak egin zituzten Oñatin. Ag G 301. Emazteak ere karkaila (algara) ederrak egin zituen. A Ardi 69. Entzumenean zeuzkat oraindik / biyok eta Labaurtarrak / beñola Josen upeltegian / egin genitun algarak. EA OlBe 46. Ez orixe! Erantzun zion Piarresek algara ozpintsu bat egiñaz. Etxde JJ 187. Egiten zitun irri ta algarak etziran neska apal batenak. Ib. 87. Mutillak algara aundi bat egin zuan, nexkaren ikara etenaz. NEtx LBB 51. Bere Mattin Mottelaren kontuak eta abar, algara ederrak egiten ditugu. TxGarm BordaB 13. Aldian algara txiki bat eginda. JAzpiroz 92. Aiek egin zituzten algarak! BBarand 96. Algara lasaia egiteko besteren farremurritzaren bizkarretik. MIH 367. Ez dute noski nahi beste algara egin haien bizkarretik. MEIG I 185

adib.: algara iz. Barre oihua. Ik. karkara. Jendearen algarak eta txaloak. Bat-batean ematen diote denek algara handiaz barreari. Maite nuela esan nionean, algara batez erantzun zidan. Algara egin.

algara egin : Deia, Consumer, Berria 7, EiTB (eta barre algara egin 25).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: algara egin 45: Koldo Izagirre, Iñaki Zabaleta, Josu Landa, Anton Garikano, Xabier Montoia, Koldo Biguri, Bernardo Atxaga, Matias Mujika, Pako Aristi, Irene Aldasoro, Migel Angel Mintegi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa algara sarreran.

algaraka
adb. Algaraz, algara eginez. Algaraka doa. Hasten da algaraka. Algaraka eztanda egin nahirik irriz. Itotzeko zorian algaraka.

Aztergaia: algaraka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1997-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

algaraz
adb. Algara eginez. Algaraz hasi.
Loturak

Aztergaia: algaraz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

algara sarrerari dagokion azpisarrera.

algaraz lehertu
da ad.-lok. Ezin gehiagoan barre egin. Ik. barrez lehertu. Algaraz lehertzeko zorian, nora begiratu ez nekiela.

Aztergaia: algaraz lehertu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa, barrez lehertu formarekin egin den bezala.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper