7 emaitza aldapa bilaketarentzat - [1 - 7] bistaratzen.

aldapa
1 iz. Alde bat bestea baino garaiago duen lur eremua. Ategorrietako aldapan. Aldapa pikoa. Aldapa igo, jaitsi. Mendiaren aldapak. Gustuko aldapan nekerik ez.
2 iz. Lur eremu baten bi alderdiren arteko garaiera desberdintasuna. Aldapa handia, gogorra, latza.
3 adj. Aldapatsua. Arbolak lur aldapetan landatu behar dira.

Aztergaia: aldapa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

aldapa, aldats

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: aldapan egon ; eta adib. gisa: aldapan behera, aldapan gora.

aldapa(n) behera
adb. Beherantz aldapan zehar. Haizea bezain zalu, firrindan doaz aldapa behera. Hondar bigunean hanka gaizki jarrita, aldapan behera erori nintzen piririka.
aldapa(n) gora
adb. Gorantz aldapan zehar. Beasaingo Salbatoretik ekin nion aldapa gora, sei kilometro. Aldapan gora doaz arnasestuka, haitzarte eta erripa beldurgarrietatik.
aldapa(n) gora egin
ad.-lok. Zaila edo neketsua egin. Ik. malda(n) gora egin. Hori aldapa gora egin zait beti. Egokitu nintzen arren, hasieran aldapa gora egin zitzaidan institutua.
aldapan egon
ad.-lok. Zerbait, alde bat bestea baino gorago duela egon. Aldapan daude kaleak.

Aztergaia: aldapan egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: AS: aldapan egon / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egon: -n.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aldapa sarrerari dagokion azpisarrera.

aldaparo
iz. Alorrak ureztatzeko edo errota ibilarazteko eginiko erretena. Ik. antapara.

Aztergaia: aldaparo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan aldaparo 1 (Ayerb EEs: "Suez-ko aldaparo"); andapara 1 (Laux AB); antapara IE 3 (He, Lg, BertsZB); antapera (He "ap. H sg. DRA").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aldaparo EB 1 (F. Larrea in Egin); andapara B 2 (S. Muniategi); antepara EB 1 (J. Aizpurua).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aldaparo : HiztEn-LurE; andapara : HiztEn ("ik. antepara"); antapara : HiztEn ("ik. antepara"), antepara : HiztEn-LurE. Hauetan ez da ageri: DFrec, AB38, AB50, Euskalterm. Cf. Gand Gabon 69: "Aitaren Hitza da (...) egia, bidea eta bizitzaren antapara".

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietakoak: aldaparo : ElhHizt, EuskHizt, HLEH, Lur EG/CE eta EF/FE; antapara : HiruMila, EuskHizt, Casve EF; antepara : ElhHizt, EskolaHE, HLEH, EuskHizt ("ik. antapara"); Lur EG/CE eta EF/FE. Cf. PMuj: aldaparo, aldaporo, andapara, antapara, antapera, antepara; DRA: aldaparo, aldaporo, andapara, antapara, antapera, antepara. Ez dugu aurkitu HaizeG, Lh DBF hiztegietan.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Aldeko arrazoi handirik ez dago

arrazoi sendorik gabe hobetsi da forma hau (gaurko hiztegietan usuen ageri dena), tradizioak ez baitu deus agintzen.

aldapatsu
1 adj. Aldapa handia duena. Bide luzea eta aldapatsua omen da. Mendi gaitza eta aldapatsua.
2 adj. Aldapaz betea. Gipuzkoako lurralde guztia harkaitzez josia eta aldapatsua da.

Aztergaia: aldapatsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1997-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper