4 emaitza akura bilaketarentzat - [1 - 4] bistaratzen.

akura
1 iz. Alokairua. Akurako mando nekatu izukor bat. Automobilen akura.
2 iz. Agotek ordaintzen zuten zerga.

Aztergaia: akura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1992-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Adiera(k) edo arlo semantikoa

zein adiera dagokio? ('errenta' vs. 'soldata', etc.); eta zein banaketa dago akura / aloger / alokairu / errenta formen artean? Cf. erabilera sektorialak (adib. errotulazioan), eta Iparraldeko erabilerak

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "hitz honen eta ondoan dauden aloger eta alokairu direlakoen tradizio txikia dela eta, banaketa batzuk egin behar direla uste dut, eta banaketa azken baten arbitrariak. Autoakura ikusten da hainbat tokitan hegoaldean. Aloger eta alokairu izan daitezke sinonimo, lehenengoak bakarrik daukala, baina, eratorriak alogeratu, alegia, 'salario' eta 'asalariar'. Soldata azkenez, hizkera arruntaren formatzat jo liteke" (1995-01-10)

 - [A105]: "akura, aloger, alokairu, errenta, soldata, ordainsari... Bigarren itzulia amaitzean ezinbestekoa da sail osoa ondo finkatuta uztea. Horretarako, ez nituzke errazegi erabiliko 'tradizio txikia' edo 'hizkera arruntaren forma' bezelako argudioak" (2001-03)

akuran eman
ad.-lok. Errentan eman. Etxeko nagusi batek mahasti bat landatu zuen; gero langile batzuei akuran eman zien eta bera urruti joan zen luzaroko.

Aztergaia: akuran eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

akuran hartu, eman: errentan hartu, eman (s.u. akura)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, errentan eman azpisarrera arautua bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa akura eta eman sarreretan.

akuran hartu
ad.-lok. Errentan hartu. Zaldi-kotxea akuran hartzen zen.

Aztergaia: akuran hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

akuran hartu, eman: errentan hartu, eman (s.u. akura)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, errentan hartu azpisarrera arautua bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa akura eta hartu sarreretan.

akuratu, akura/akuratu, akuratzen
du ad. Akuran hartu. Plazan biltzen ziren goizero langileak, eta hara joaten ziren etxeko nagusiak, egunero behar zituzten gizonak akuratzera. Antton, akura ezak behor ongi hezi bat. Txalupa bat akuratu zuen astebururako. Inork ez gaitu akuratu.

Aztergaia: akuratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

akuratu, akura(tu), akuratzen. du ad.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

ik. errentan hartu, eman

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

akuratu, akura, akuratzen

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

Administrazioan izan lezakeen adiera berezitua jasoko litzateke, halakorik balego

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper