18 emaitza ahul bilaketarentzat - [1 - 18] bistaratzen.

ahul
1 adj. Indar, kemen edo bizkortasun urrikoa. Ik. makal2; argal 2;  + flako; erkin; maskal; mengel; pattal; txakal2; txakil; kaskail; kaden; meko; mendre; hebain 2; herbal 1; hozkil 2; zaurgarri 2; zingil; makar2; malet; enul; enkel; entoil; kemengabe; malin; indargabe; gelbera; erpil1; motel1 2; bano1. Gizon zahar, ahul eta gaixoa. Gizona herbal eta ahul da: ezin hel amesten dituen xede handietara. Indarrez ahul eta gorputzez mehar. Gogo, oroimen, arrazoi, sineste, borondate ahula. Argi ahula. Ahots mehe ahula. Su ahul bat. Gure hizkuntza ahulak izan dezakeen indarraren egoitza nagusia Hegoaldean dugu.
2 adj. Elikagaiez mintzatuz, motela edo mami gutxikoa, indarrik edo bizitasunik ez duena. Salda ahula. Han hamalau kafesne erraz hartzen dira; batetik, katilu txikiak direlako eta, bestetik, kafea ahula delako. Hasi ginen gurina egiten, eta gero esnea ahulagoa hartu behar, gurina kendutakoa.
3 adb. Fedea eskas eta ahul dabil haiengan. Haren eragina edozeinengan da nabari, non sendoago, non ahulago.
4 iz. jas. Ahultasuna. Sabelean ahul bat hautemanik, pala sorbaldara goititurik, badoa etxera. Gorputzeko ahularen ordain, emazteak badu espirituko zorroztasuna.
Azpisarrerak

Aztergaia: ahul

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03
ahulaldi
iz. Ahultasunezko aldia. Horrek bizkortu nau nire ahulaldietan. Finantza sistemaren ahulaldiak kezka sortu du.

Aztergaia: ahulaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: '(2001-07-18) Zalantzarik ez sortzekotan, aldamenean 'ahulunea' jarriko nioke'.

 - [E116]: '(2002-04) Bi sarrerak daude, 'ahulaldi' eta 'ahulune' proposamenean, baina 'ahulaldi'ri eman zaio lehentasuna bien artean, 'ahulune' hitz harekin definitu baitugu, erabiliago izan denez: 'ahulune' ez da agertzen ez OEH ez EBBSn. Nik dagoen moduan utziko nuke, aldatu gabe'.

 - Erabakia: EArau 119: 'ahulaldi'.

ahularazi, ahularaz, ahularazten
du ad. Ahultasuna sorrarazi. Errazkiago garaituko zituela gosez ahularazten ahal bazituen.

Aztergaia: ahularazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ahularazi, ahularaz, ahularazten. du ad.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-l(du)+a-.

ahuldade
iz. gip. Ahultasuna.

Aztergaia: ahuldade

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ahuldade Gip.

ahuldu, ahul/ahuldu, ahultzen
da/du ad. Indarra, kemena edo bizkortasuna urritu. Ik. makaldu; erkindu;  + erpildu1; pattaldu; mekotu; zainildu; herbaldu; hiratu; argaldu 2; hebaindu 2; moteldu 2; flakatu 1; histu 4; maskaldu 1; mendratu. Jan gabe ez ditut igorri nahi, bestela bidean ahul litezke. Aita zaharra, urteek ahuldua eta lanak akitua. Indarrak ahuldu. Kareak ongarria ahuldu egiten du. Pultsua ahuldu egin zaio. Ikusmena ahuldu. Gipuzkoarren ospea ahultzen hasia zen.

Esaera zaharrak

Sukalde gizenegiak jabea du ahultzen eta etxea aurritzen.

Aztergaia: ahuldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ahuldu, ahul(du), ahultzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ahuldu, ahul(du), ahultzen

ahuldura
iz. Ahultasuna. Eta begiak itxi zituen, ahulduraren azken mugan amets egiteko.

Aztergaia: ahuldura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Dv, JE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

Iparraldekoek esango dute, behar edo komeni den.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'era egokian sorturiko berba delarik, ez dakusat arrazoirik sarrerarik ez emateko. Era horretan gainera, hiztunari aukera eta eredu ematen zaizkio bere golkotik hitzak modu egokian sortzeko. Sinonimo gisa 'ahuleira' eta 'ahulezia' eman daitezke'.

 - [E123]: 'Iparraldekoek esango dute, behar edo komeni den. OEHko datuak ikusita ez dirudi literaturan gehiegi erabili denik: badira, halere, Povreauren eta Jean Etxepareren adibideak. Merezi ote ahuleria eta ahulezia dagoeneko arauturik ditugula hirugarren hau sartzea?'

 - [E116]: '(2002-05) nik uste dut ez duela kalterik egiten hiru sarrerak ematea. EEBSn ere pare bat aldiz ageri da'.

 - Erabakia: EArau 119: 'ahuldura'.

ahuleria
iz. Ahultasuna, indar falta. Egun osoan jan gabe, ahuleria dut. Gure hizkuntzak izan ditzakeen ahuleriak eta gaitzak ez ditut aipatzen.

Aztergaia: ahuleria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ahuleria 'indar falta'

ahuletsi, ahulets, ahulesten
da/du ad. Ipar. g. er. Ahuldu.

Aztergaia: ahuletsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ahulets, ahulesten.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ahuldu.

ahulezia
1 iz. Ahultasuna. Bihotzaren ahulezia da tentazio gaizto guztien iturburua. Baina, pazientzia soberakina ez ote da ahulezia? Hor baitago arrazoibide horren ahulezia.
2 iz. Kemen edo adore eskasa adierazten duen egite edo jokaera. Ik. ahulkeria. Herriko jende handien ahuleziak agerian jartzen. Gora joan da, ez aingeru gisa, baizik eta bere ahulezia guztiekin.

Aztergaia: ahulezia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-10-20 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendako onartua baino forma gomendagarriagoa(k)

ik. ahuldade, ahuleria, ahulkeria, ahultasun

ahulgarri
1 adj./iz. Ahultzen duena. Bero zakar eta ahulgarria. Ahulari ahulgarria etortzen zaio.
2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Testuak uste horren indargarri agertzen zaizkigu hemen, ahulgarri baino areago.

Aztergaia: ahulgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Forma baten adiera(k)

ahultzen duena.

ahulgune
iz. Norbaiten edo zerbaiten alderdi edo gune ahula. Anton. indargune. Urtetik urtera, Euskal Herriaren ahulguneak indartzeko egitasmoak aurkeztu dira.

Aztergaia: ahulgune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gune/-une: biak dira onartzekoak, lekua/denbora bereizketa eginez.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

gune ahula.

ahulkeria
iz. Ahultasun gaitzesgarria. Ik. ahulezia 2. Piarres gizon izutia zen, baina ahulkeria hori ez erakusteko, irri egiten zuen berak ere. Dena jaulki zion, bere gezur, duda eta ahulkerietatik bat ere ezkutatu gabe. Euskaldunon ahulkeriaz, urtetik urtera euskara makalduz doa.

Aztergaia: ahulkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ahulkeria 'kemen falta'

ahulki
adb. Indar gutxiz. Ulertzen zuela erakusteko, eskuineko besoa ahulki mugitzen zuen edo ninikak zituen higitzen. Argiak ahulki du distiratzen.

Aztergaia: ahulki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ki.

ahultasun
1 iz. Indar, kemen edo bizkortasun urritasuna. Gorputzaren ahultasuna suspertzeko. Bere indarretan ahultasunik ezagutu gabe. Ahultasun ikaragarria dut belaunetan. Egitura politikoen ahultasuna.
2 iz. Kemen edo adore eskasa adierazten duen egite edo jokaera. Ez naiz, berez, inoren ahultasunak agertzen zalea.

Aztergaia: ahultasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
ahultxo
adj./adb. adkor. Ahula.

Aztergaia: ahultxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo: ez da automatikoa, adieraren aldetik, baizik mailakatzearekin lotua ('aukeran ahulegia' edo esan nahi du); "x-ren txikigarria" moduan agertuko dira honelakoak.

Informazio lexikografikoa
Atzizkien araberako bereizketa semantikoak

ahul-en txikigarria.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E114]: 'ahultxo eta ahulxko. Sinonimoak badira, ahultxo hautuko nuke, besteak beste ahoskatzeko errazago delako'.

 - [E116]: '(2002-04) nire ustez, ez du kalterik egiten biak ematea, biak ongi eratuak direlako. Gainera, ahulxko maizago ageri da literaturan. Gero nahi duenak nahi duena erabil dezala'.

 - Erabakia: EArau 119: 'ahultxo 'ahul-en txikigarria; ahulxko 'ahul-en txikigarria''.

ahultzaile
adj. g. er. Ahulgarria.

Aztergaia: ahultzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

ahulune
iz. Ahulaldia. Gizadiak ere baditu ahuluneak, krisi garaiak, lozorro orduak, eritasunak.

Aztergaia: ahulune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS: ahul-une.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gune/-une.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

ahulaldia.

ahulxko
adj./adb. adkor. Ahula. Bista, ahulxkoa jada, ahuldu zitzaion oraino gehiago, eta galduko zuela beldurturik, alemanek igorri zuten etxera.

Aztergaia: ahulxko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xko.

Informazio lexikografikoa
Atzizkien araberako bereizketa semantikoak

ahul-en txikigarria.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper