18 emaitza adiskide bilaketarentzat - [1 - 18] bistaratzen.

adiskide
1 iz. Norbaiti adiskidetasunez lotua dagoen pertsona. Ik. lagun. Mikelen adiskidea da. Adiskideak gara. Adiskide bihotzekoa. Aspaldiko adiskidea. Adiskide leiala, zintzoa. Ez gara elkarren adiskide agertu beti. Bizitza gaiztokoen adiskidea. Adiskide ustekoak murgildu zuen putzuan. Asko zor diot Aingeru Irigarai adiskide zenari. Azkeneko hau adiskidea ez dakit, baina Vinsonen laguna zen. Bere adiskide aita Rocco domingotarra zuela lagun. Gogaide ez baina bai adiskide. Jendearen artean adiskidezko bizikidetza bermatzeko.
2 iz. (Bokatibo gisa). Ikusi arte, adiskidea, beha iezaguzu zerutik!
3 iz. (Pertsonei ez dagokiela). Animalien adiskidea.

Esaera zaharrak

Adiskideaz egik urreaz bezala, ikertu gabe har ez dezaala. Eguzki haizeak beroki gutxi, gizon behartsuak adiskide gutxi. Urak esnea galtzen du, eske soberak adiskidea. Urdaia eta ardoa, urtekoa; adiskidea, urteetakoa.

Aztergaia: adiskide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa emateko eskatuz, erabili-hedatuenok: adiskide handi, adiskide kutun, adiskide mami, adiskide min .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "lagun [desberdina da]" (1993-02)

adiskide barruko
iz. Adiskide mina. Bere adiskide barruko izan zenak dioenez. || Hezurtsua izan arren, mamia esaten zaio adiskide barru-barrukoari.

Aztergaia: adiskide barruko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ADISKIDE BARRUKO Amigo íntimo. Ango zaldun eta andiki batzukin, Montorrongo kondearekin batez be, aiskide barruko egin zala. Eguzk LEItz 20. Bere aizkide barruko izan zanak diñonez. GMant LEItz 60. Nori itandu orduan? Beste adiskide barrukoari, Madalen lagun zintzoari? Erkiag Arran 63. Azurtsuak izanarren mamiña esaten iake adiskide barru-barrukoai. A Ezale 1897, 140n. Ezkutiztxo bat bidali bezaio berorrek, Don Adrian, barru-barruko adiskide duenezkero. A Ardi 77. Muntxaraztar Pedro (Perutxo), Enrike IV'garrenaren aizkide barru-barrukoa. GMant LEItz 57.

adib. [s,u. barru]: “barruko adj. Barruko arropa. Barruko nahia. Barruko tristura. Barruko aldean. Aberastasun hauek bi motatakoak dira: batzuk barrukoak eta beste batzuk agerikoak. Adiskide barru-barrukoa: adiskide mami-mamia.

Ez dugu aurkitu adiskide barruko formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu adiskide barruko formarik.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa, adibidea azpisarrera eginez.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa adiskide sarreran.

adiskide handi
iz. Adiskide mina. Haren adiskide handi batek, Portugalgo erregeak.

Aztergaia: adiskide handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

handi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

adiskide sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

adiskide mina.

adiskide kutun
iz. Adiskide mina. Galdutako adiskide kutun hura egiazkoagoa baitzen amestutako jainko bat baino.

Aztergaia: adiskide kutun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

kutun.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

adiskide sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

adiskide mina.

adiskide mami
iz. Adiskide mina. Amaren adiskide mami batekin.

Aztergaia: adiskide mami

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

mami.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

adiskide sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

adiskide mina.

adiskide min
iz. Barrukotasunez tratatzen den adiskidea. Ik. lagun min. Geroztik izan zaitut adiskide mina. Gramatikak baditu gure artean adiskide minak eta etsai amorratuak.

Aztergaia: adiskide min

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

min.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

adiskide sarrerari dagokion azpisarrera.

adiskidego
iz. lap. eta naf. Adiskidetasuna, adiskidantza.

Aztergaia: adiskidego

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: adiskidegoa.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-go/-tasun.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Lap. eta Naf.

Forma baten adiera(k)

adiskidetasuna, adiskidantza.

adiskideki
adb. g. er. Adiskidetasunez.

Aztergaia: adiskideki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

adiskidetasunez.

adiskidetasun
1 iz. Bi pertsonak elkarrengana duten begikotasun edo atxikimendua, odolean edo sexuan oinarritzen ez dena. Ik. adiskidantza. Adiskidetasun sendoa. Lotzen gaituen adiskidetasuna. Adiskidetasun zorren kitagarri. Gure arteko adiskidetasuna hautsi zenean. Haren adiskidetasunean bizitzeagatik. Adiskidetasunezko hitzak, musuak, loturak. Zaletasunak eta adiskidetasunak baztertuz. Adiskidetasuna eta maitasuna. Orixe eta Lizardiren adiskidetasuna nahi nuke gogoratu. Harenganako adiskidetasuna. Inoiz adiskidetasunak esan duen esaldirik ederrena.
2 iz. Herriez mintzatuz, elkarren arteko harreman ona. Baztango herrien arteko adiskidetasuna eta elkartasuna bultzatzen duen festa nagusia gaur hasiko da. Gure herrien arteko adiskidetasuna are gehiago estutu beharko genuke.

Aztergaia: adiskidetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
adiskidetasuna hartu
ad.-lok. Norbaiten adiskide egin. Ik. adiskidetasunak egin. Nola itxura onekoa nintzen, hasi zen gazte bat niganako adiskidetasuna hartzen. || Hartu zuten biek adiskidetasun zintzoa.

Aztergaia: adiskidetasuna hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ADISKIDETASUNA HARTU Trabar amistad; por ext., entrar en relaciones. Asi zan gazte bat niganako adiskidetasuna artzen. AA III 533. Gizon eta emakume, alkarregaz adiskidetasuna artu ezkero alkar baga ezin egon dirianak. Astar II 150. Adiskidetasuna / arturik zuekin. Echag 222. Nik ezteutsat Josetxori eguno aittatu ezkontza berbarik. Ni, adimenbakoa izan nintzan, aregaz adiskidetasuna artu nebanean. Echta Jos 176. (En contextos negativos, con -(r)ik). Ez dezazula har adiskidetasunik bertutezko gauzetan zurekin parzuner jar daitezkenekin baizen. He Phil 294 (SP 293 adiskidetasunik egin). (Con adj.). Norbaitekin adiskidetasun gaiztoa artuaz. AA I 589. Dala usai txarreko emakumeakin itzegiñaz, dala adiskidetasun gaiztoak artuaz. AA II 100. Emakume eta gizonen batek alkarregaz adiskidetasun andi eta estuba arzeia. Astar II 152. Artu eben biak adiskidetasun zintzoa. Echta Jos 58. Eladi Bilbora biraldu ebela, Josetxogaz adiskidetasun larregi artu ezeien. Echta Jos 162s

Ez dugu aurkitu adiskidetasuna hartu formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu adiskidetasuna hartu formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa adiskidetasun sarreran.

adiskidetasunak egin
ad.-lok. Norbaiten adiskide egin. Ik. adiskidetasuna hartu. Sansonek egin zituen adiskidetasunak Dalila zeritzon emazteki batekin. || Piarresek adiskidetasun onak egin zituen, bahitegi hartan, beste euskaldun batzuekin.

Aztergaia: adiskidetasunak egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ADISKIDETASUNAK EGIN a) Trabar amistad; por ext., entrar en relaciones. Samsonek egin zituen adiskidetasunak emazteki filistindar, Dalila zaritzon batekin. Lg I 232. Israeltarrak emakume aien edertasuna ikusirik, adiskidetasunak egin zituzten; itsutu eta lilluraturik, lasaikerian nastu ziran. Lard 103. Ez bakarrik Kanaantar idolozaleakin artu-emanetan ibilli, eta adiskidetasunak egin, ezen, seme-alabak ere elkarri eman ziezteen. Ib. 122. Egin ebazan adiskidetasunak ikastetxeko lagunakaz. Echta Jos 37. (En contextos negativos, con -(r)ik). Eztezazula adiskidetasunik egin bertuteari ukhitzen zaizkon gaizez zurekin minza ditezkenekin baizen. SP Phil 293 (He 294 har adiskidetasunik). (Con adj.). Piarresek adiskidetasun onak egin zitun baitegi artan beste euskaldun batzukin. Etxde JJ 183. b) Reconciliarse. Bizitza berria egiteko proposito irmo batekin zugana biurtzea, eta zurekin pakeak, eta adiskidetasunak egitea nai dezu. Gco I 398. (Sing.). Jaun maitagarri orrekin pakeak ta adiskidetasuna egiteko. Jauregui 242.

Ez dugu aurkitu adiskidetasunak egin formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu adiskidetasunak egin formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa adiskidetasun sarreran.

adiskidetsu
1 adj. Adiskidetasuna adierazten duena, adiskidetasunean oinarritua. Harreman adiskidetsuak. Hango giro adiskidetsuak bihotza altxatuko dizu. Elefantea eskuarki animalia goxoa eta adiskidetsua da.
2 adb. Adiskidetasunez. Adiskidetsu hitz egin zigun.

Aztergaia: adiskidetsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. ("harreman adiskidetsuak") eta adlag. ("adiskidetsu hitz egin zigun").

adiskidetu, adiskide/adiskidetu, adiskidetzen
da/du ad. Adiskide bihurtu, bereziki haserreturik edo etsaiturik zeudenak. Adiskidetu nintzen ostatuko ugazaba andrearekin. Lehengo elkar ezinikusi guztiak utzita, biak adiskidetu ziren. Adiskidetu da bere emaztearekin. Jainkoarekin adiskidetzen gaituen grazia.

Aztergaia: adiskidetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adiskidetu, adiskide(tu), adiskidetzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

adiskidetu, adiskide(tu?), adiskidetzen

adiskidetza
iz. Adiskidetasuna. Ik. adiskidantza.

Aztergaia: adiskidetza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. adiskidetasun.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'adiskidego sarreran, 'adiskidetasuna, adiskidetza' definitzaileak eman badira, ezin da hemen adiskidetza baztertu. Izatekotan ere, adiskidego 'adiskidetasuna' eta adiskidetza 'adiskidetasuna' egin daiteke' (2001-03-28).

 - Erabakia: Erabakia (2001-07-20): 'Adiskidetza hitzari ezin baztertuzko iritzi dio batzarrak. Adiskidetza 'adiskidetasuna' gisa emango da'.

adiskidetzaile
adj. Haserreturik daudenak adiskidetzen dituena. Ik. baketzaile.

Aztergaia: adiskidetzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

adiskidetzako
iz. Adiskidetzat hartzen den pertsona.

Aztergaia: adiskidetzako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzat + -ko osaerakook ez dira automatikoak.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

adiskidetzat hartzen dena.

adiskidetze
iz. Haserreturik edo etsaiturik zeudenak berriz adiskide bihurtzea. Irlandako gizarteak iheslarien auzia konpondu behar du adiskidetze prozesuarekin aurrera egiteko.

Aztergaia: adiskidetze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1997-03-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren azpisarrera gisa, adiskidetzeko ekitaldia sar daiteke' (2001-04-25).

 - [E123]: 'azpisarrera behar du? Ez al da nahikoa adibide gisa ematea?'

 - Erabakia: Erabakia (2001-06-29): 'Adiskidetze sarreran, ohargilearen iradokizuna onartuz, adibide gisa, adiskidetzeko ekitaldia sartzea onartu da'.

adiskidetze ekitaldi, adiskidetze-ekitaldi
iz. zuz. Aldeen artean akordioa lortzeko ekintza, auzibidea saihesten duena edo irekirik dagoen auzia bertan behera uzten duena. Astelehenean eginiko adiskidetze ekitaldian, sindikatuek gatazka konpontzeko proposamena aurkeztu zioten zuzendaritzari. Langileak adiskidetze-ekitaldiaren akta batekin frogatu beharko luke zein egoeratan dagoen.

Aztergaia: adiskidetze-ekitaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh34 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 25; ETC 71.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: adiskidetze-ekitaldi: acto de conciliación / Adorez: adiskidetzeko ekitaldia: acto de reconciliación / Labayru: adiskidetze-ekitaldi 1 iz. Zuz. acto de conciliación. Guzur hutsa izan da adiskidetze-ekitaldia: El acto de reconciliación ha sido falso / NolaErran: 0. // Euskalterm: adiskidetze-ekitaldi (Zuz. es acto de conciliación; Termino onartua).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da, dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Zuz.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper