14 emaitza adimen bilaketarentzat - [1 - 14] bistaratzen.

adimen
iz. Ulertzeko edo ikasteko gaitasuna; pentsamenduaren bidez norbaitek bere buruaz eta inguruaz jabetzeko duen ahalmena. Oroimena, adimena eta borondatea. Adimen laburra. Adimen kamutsa dudalako edo. Adimenik gabeko izakiak. Adimen test bat. Adimen artifiziala. Hitzek badute beste zerbait, adimenez nolabait besarka daitekeen adieraz gainera, adimenak ikusten ez badu ere bihotzak uki dezakeena. Adimenera heltzen den bezain fite.

Aztergaia: adimen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-11-26
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita

hori da euskara osorako formarik egokiena, Ipar. adimendu baztertu gabe

adimen argi
iz. Adimen ernea, gaitasun handikoa. Gaur goizean adimen argiz itzartu naiz. Hain zen asko ikasia eta adimen argikoa!

Aztergaia: adimen argi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

Adimen argiko gizona: adimentsua (s.u. argi)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa adimen argi soila. Beraz, argi sarrerako 13. adiera ezabatzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa adimen eta argi sarreretan.

adimen atzerapen, adimen-atzerapen
iz. Batez besteko adimen maila baino gutxiago duenaren egoera. (Gaur egun nolabaiteko gutxiespen balioa du). Adimen-atzerapena umeak 18 urte bete baino lehen agertzen da.

Aztergaia: adimen-atzerapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh54 2022-05-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 42 (Laneki 19, UEU 18); ETC: 59; adimen(-)atzeratasun : LB 8; ETC 19.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez 0, Labayru: 0, NolaErran: 0; Euskalterm: adimen-atzeratasun TN, Med.; es retraso mental, retraso intelectual; fr retard mental, retard intellectuel; en mental retardation).

Bestelakoak

atzerapen 4 iz. Garapenean, adimenean, bizitza mailan, kulturan eta kidekoetan, dagokion, behar duen edo besteak dauden baino atzerago dagoenaren egoera. Afrikako herri askoren atzerapena. Buru atzerapena. atzeratasun 2 iz. (Pertsonen, herrien) atzerapena.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Bide batez, buru(-)atzerapen adibidea erabat ezabatzekoa da atzerapen sarreratik. Medikuntza arlokoa dela adieraziko da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa adimen eta atzerapen sarreretan.

Jakite-arloak

Med.

adimen gaitasun, adimen-gaitasun
iz. Gizabanako batek informazioa prozesatzeko, ikasteko, arazoak konpontzeko, egoera berrietara egokitzeko eta pentsamendu abstraktu eta logikoa eskatzen duten zereginak egiteko duen trebetasun mentalaren eta kognitiboaren, eta arrazoiketaren maila. Adimen gaitasun handia duten ikasleak. Adimen-gaitasunak moteldu egiten dira; zaharrek erabiltzen duten adimena gogoetan eta esperientzian oinarritzen da.

Aztergaia: adimen-gaitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh48 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 42 (Argia 1, Berria 1, Deustuko Unibertsitatea 1, DiarioVasco 3, Euskal Herriko Agintaritza 1, EiTB 2, Elhuyar 1, Elkar 1, Consumer 1, Gomylex 2, Jakin 1, Laneki 11, UEU 16); ETC: 211

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da adimen(-)urritasun formarekin egin den bezala.

adimen urriko
adj. Pertsonez mintzatuz, normaltzat jo ohi den adimen mailaren azpitik dagoena. Adimen urriko pertsonen aldeko elkartea.

Aztergaia: adimen urriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2001-07-20
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: deficiente mental; eta adimen-urritasun: deficiencia mental.

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

forma-adieren banaketak ezagutuz berrikustekoa, saila osatuz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Honekin batera, 'adimen gutxiko', 'minusbaliatu', 'ezindu', 'elbarri'... sail osoa aztertzea mesedegarria litzateke. Nahaste ederra izaten dugu termino hauek erabiltzea egokitzen zaigun une bakoitzean" (2001-01-23)

 - [E410T]: "eta adimen-urritasun: "Forma-adieren banaketak ezagutuz berrikustekoak, saila osatuz". UZEIn lehendik genuen abanikoa Adm. Hiztegiaren arabera egokitu dugu, eta adimen-urritasun, adimen-urri(tu) eta adimen urriko erabiltzen ditugu. Guretzat ez dute arazorik sortzen" (J. Agirre, 2000-11-07)

 - [K202]: "Beharrezkoa. Guk beste forma hau ere erabiltzen dugu: adimen-urri" (2000-11-24)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'Hezk. Adm. Hiztegian badator adimen urritasun. Formaz guztiz egokia da, beraz ez dut inolako arazorik ikusten forma hau hartzeko. Dena den, egokia izan daiteke familia berekoekin nolako harremana duen aztertzea' (2001-03-28).

 - Erabakia: Erabakia (2001-07-20): 'adimen urriko eta adimen urritasun, biak, sartuko dira'.

adimen urritasun, adimen-urritasun
iz. Adimenaren gutxiegitasuna. Adimen urritasun larria edo sakona duten pertsonei zuzendutako zerbitzuak.
adimena argitu
ad.-lok. Ulertzeko edo ikasteko gaitasuna handitu. Ik. adimena ilundu. Eskolara zerbait ikastera joan, eta adimena argitu beharrean ate eta leihoak ixten zizkiguten, euskara galaraziz.

Aztergaia: adimena argitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ADIMENA ARGITU Iluminar(se), aclarar(se) la mente. Neuk bere zerbait entzun dot, eta ezteutsat iaramonik egin; baiña oraiñ emen dakustanak argituten deust adimena. Ag AL 80. Nire burua lausoturik egon bear izan dau, ta Josetxoren irazkia irakurri dodanean, argittu jat neure adimena. Echta Jos 301. Eskolara zerbait ikastera joan, ta adimena argitu bearrean ate ta leioak itxitzen zizkiguten euskera galeraziaz. Lab EEguna 102. Ordun [Yesuk] adimena argitu zien, Idaztiak ulertzeko. Ol Lc 24, 45 (Lç adimendua ireki). Jauregi-gixonokaz egunian-egunian jardutiaz beraz, berakotan lez etorriko da senera ta laster argittuko yako adimena. Otx 123. Itz onek adimena / argitu baitzizun. Or BM 112. Vodkak adimena argitzen dion araura. Mde HaurB 82. Ez al zitzaien iñoiz etorriko, illunpetan zetzaten beren adimenak argitzera? Etxde JJ 216. Zure aginduen zuzentasuna betikoa da, / argitu egidazu adimena ta bizi izango naz. Ker Ps 119, 144 (Dv emadazu adimendua, Ol ezi nazazu, Or argitu nazazu, BiblE ulertarazi haiek niri). Gurasuak ein leiken / lanik ederrena. / Umiai argitzia / kistar adimena. Enb 112

adib.: adimen iz. Ulertzeko edo ikasteko gaitasuna; pentsamenduaren bidez norbaitek bere buruaz eta inguruaz jabetzeko duen ahalmena. Oroimena, adimena eta borondatea. Adimen laburra, argia. Adimen kamutsa dudalako edo. Adimenik gabeko izakiak. Adimena argitu. Adimena zorrozteko sortua zen josteta. Adimen test bat. Adimen artifiziala. Hitzek badute beste zerbait, adimenez nolabait besarka daitekeen adieraz gainera, adimenak ikusten ez badu ere bihotzak uki dezakeena.

Ez dugu aurkitu adimena argitu formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: adimena argitu 7: Jenaro Garate (“Zentzumenak zorroztu, adimena argitu, oroimena zabaldu eta nahimena indartu ahala, zentzumenak eta adimena eta nahimena eta oroimena erabiliko dituen gogoa argitzea eta indartzea da”), Xabier Olarra (“Metal puska kirastunak, zibilizaziorako eta adimena argitzeko kaltegarriak omen direnak, nahiz eta hiztegi paregabe hau osatzeko, bistan denez, baliagarriak izan”), Patxi Altuna (“Jainkoaren indarrak adimena argitzen diolako”), Elizen arteko Biblia (“Orduan, adimena argitu zien, Liburu Santuak uler zitzaten”), Aingeru Epaltza (“Maite, burua lehertu beharrean lan egin ostean, adimena argitzen laguntzen duten garagardoak”), Imanol Unzurrunzaga (“ez daukate inongo zer ikusirik gure adimena argitzen duen argiarekin”), Asisko Frantzizko (“Kapitulu honetan zen anai Antonio ere; honi Jaunak adimena argitu zion”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa. Cf beherago adimendua argitu forma baztertua.

adimena ilundu
ad.-lok. Ulertzeko edo ikasteko gaitasuna gutxitu. Ik. adimena argitu. Ardoak adimena iluntzen du.

Aztergaia: adimena ilundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

adimena ilundu azpisarrera gida jasotzekoa da, adimena argitu sarreran egin den bezala.

adimena zorroztu
du ad.-lok. Adimena zoliago bihurtu. Adimena zorrozteko sortua zen josteta.

Aztergaia: adimena zorroztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili egiten da, baina ez da gardena. Azpisarrera gisa jasotzekoa.

adimendu
iz. Adimena.

Aztergaia: adimendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1992-11-26 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adimendu h. adimen

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

ik. adimen

adimendun
adj. Adimena duena. Ik. arrazional 2. Arimaz eta gorputzez osaturiko izaki adimenduna da gizona.

Aztergaia: adimendun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

arrazionala.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'arrazional' ematen duzue sinonimotzat, baina gaur egun informatikan ezagun samarrak diren adiera batzuetan ('modem inteligente', 'terminal inteligente', 'edificio inteligente' adibidez) 'adimendun' erabiltzen da euskaraz (ez 'adimentsu') eta ez dugu uste 'arrazional'-en sinonimoa denik" (2001-01-23)

 - [E410T]: "Baina oharra dauka: arrazionala. Beraz, edozein "katxarro inteligente" esateko balio al du? Non hasi eta non bukatzen dira adimendun/adimentsu hitzen eremuak? UZEIn adimentsu behin erabili da, eta adimendun, berriz, 9 aldiz (robot, modem, eraikin, terminal, substantzia, indibiduo eta multiplexadore hitzei lotua). Horietako zenbat dira arrazionalak?" (J. Agirre, 2000-11-07)

adimengabe
adj. Adimenik ez duena; adimenik ez balu bezala jokatzen duena. Zein ere baitzatekeen basagizon baten ulermena, beti izanen zen, noski, adimengabeena baino handiagoa.

Aztergaia: adimengabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

adimentsu
adj. Ulertzeko edo ikasteko gaitasun handia duena. Azter bezate hobeki hobeek, hots, ni baino adimentsuagoek, hizketa honetan zer esan gogo duzun. Gizaki adimentsu adimenzaleen artean pizten dira giza ekintzarik beldurgarrienak.

Aztergaia: adimentsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

adimen handi, zorrotzekoa.

adimenzale
adj. Arrazionalista, arrazionalismoaren aldekoa. Adimenzalerik zorrotzenek eta itsuenek Platon gurasotzat edo arbasotzat dute. Gizaki adimentsu adimenzaleen artean pizten dira giza ekintzarik beldurgarrienak.

Aztergaia: adimenzale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2001-07-20
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-03-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

adimen-zale 1 (Zait Plat: "Adimen-zalerik zorrotzenek eta itxuenek, eta onura-aburuaren aldeko argienek eta gogorrenek Platon gurasotzat, edo, arbasotzat dute"); adimentzale 2 (Mde Pr: "Gure Europan, Elizamak, paganu adimentzaleari hortan jarraituz, ez dio hasieran sinesterik batere sorgintzari: sorginak eta deabrudunak Gaizkinarekin itundu zirelako, zoro, gaixo, eritzat edukitzen ditu"; "Behar bada, Anglo-Saxon protestanteak gertu zeuden, Europako latin katoliku nahiz adimentzaleak baino areago, gertariok egizko edo, behinepehin, egiantzeko zirela sinesteko").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

adimentzale 2 (J. Azurmendi: "Mirandek hemen razionalista edo "paganu adimentzale" bezala Caesar aipatzen du"; "Mirandek aipatzen duen Caesar horren eginkizuna, paganu adimentzalearena..."); adimenzale 2 (P. Iztueta: "Enpiriku adimenzale porrokatua iñor izatekotan, auxe dugu, geiago ezin aalean"; J. Azurmendi: "Barne-intuizio sakon horiek dituen eta jakintza berezi horren jabe den "aztiaren" etsaia intelektuala da, adimenzalea, razionalista").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu adimenzale formarik aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE eta Euskalterm.

Hiztegietako informazioa

Hiztegietan: adimen-zalekeri : HaizeG (rationalisme); adimen-zalekeria : PMuj DVC (librepensamiento, racionalismo); adimenzale formarik ez da ageri hiztegiotan: HiruMila, ElhHizt, HLEH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EF/FE, Casve EF, T-L LBF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

gazt. racionalismo, racionalista-ren ordainak: adimen-zale : PMuj DCV; adimen-zalekeria : PMuj DCV; HaizeG; arrazionalismo : Euskalterm; arrazionalista : Euskalterm; errazionalismo : LurE, EskolaHE; razionalismo : HiztEn, HiruMila, ElhHizt; razionalista : HiztEn, HiruMila, ElhHizt; cf. Casve FE: entzütiargoa, gogozkatiargoa; rationaliste: entzütiargoako, entzütiargoazko, entzütiar, gogazkatiar.

Erdaretako formak

fr (DLLF): rationalisme; rationaliste; it (L. Ambruzzi): razionalismo; razionalista; ca (DCC): racionalisme; racionalista; en (DEIL): rationalism; rationalist; de (Slaby-Grossmann): Rationalismus, Vernunftglaube; Rationalist.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-n+z-.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

arrazionalista.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "hitz honen ondoan arrazionalista hobetsiko nuke" (2000-10-09)

 - [E410T]: Arrazionalista. Gutxi erabilia. Noski, zentzu teknikoan nork erabiliko du engendro hori beste hizkuntza guztietan, barkatu, gazt., fr., ing., eta de. mailegu teknikoarekin ematen baldin bada?" (J. Agirre, 2000-11-07)

 - [E306]: "Hitz hau ez dago OEHn, ezta 20.80 atalean hustu diren hiztegietan ere. EEBSen jasoa da. 'Arrazionalista'-ren sinonimotzat ematen da txostenean. Guk kentzea proposatzen dugu, ez dugulako inolaz ere 'arrazionalista' adierazteko egokia denik uste (Descartes filosofo adimenzalea zela esateak itxurarik ba ote?)" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'EBBSen 36. heinean etorri arren ez nuke sartuko; ez dut uste gaur erabiltzen denik (ikus txostena)' (2001-03-28).

 - Erabakia: Erabakia (2001-07-20): 'gaur ez dirudi sartu beharreko. Botoetara jo da: Sartzearen aldeko 10. Bi kontra. Bost zuri. Sartzea onartu da, horrenbestez'.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper