adierazle
1 iz. Interpretea. Eta ez zekiten Josek aditzen ziela, adierazlearen bitartez hitz egiten zielako. Mundu guztiko hizkuntzen ezagutza eman zien, bide hartaz adierazlerik gabe elkar ulertzeko.
2 iz. Exegeta. San Paulo, Ebanjelioaren adierazle zorrotza.
3 iz. Beste norbaiten edo zerbaiten nahia edo sentimena aditzera ematen duen gauza. Inoren ezinegonaren adierazle bihurtu. Begiak, bihotzaren adierazleak. || Bidali, Jauna, zerorren uso bake-adierazlea.
4 iz. hizkl. Ikur linguistikoaren forma. Adierazlea eta adierazia.
5 iz. ekon. Ekonomiaren egoera eta garapena adierazten duen datua. Abuztuan automobil berrien salmentak behera egin zuen eta adierazle hori oso erabilia izan ohi da kontsumoaren joera ikusteko. Euribor adierazlea % 2,297ra igo da maiatzean.