16 emaitza adiera bilaketarentzat - [1 - 16] bistaratzen.

adiera
1 iz. Hitz baten esanahia; bereziki, bat baino gehiago dituenean, haietako bakoitza. 45.000 hitz; 57.000 adiera. "Kutsu" hitzaren adierarik zabalduena. Hitz ugariak, aberatsak, adiera bereziz josiak behar ditugu.
2 iz. g. er. Adimena, ezaguera.
3 iz. g. er. Arreta, oharmena.

Aztergaia: adiera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
adierazezin
adj. Ezin adierazizkoa. Baina adierazezina izateak ez du, haatik, esan nahi izatasunik ez duenik: badago, egon, adieraz ezin daitekeena.

Aztergaia: adierazezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: adieraztezin / LurE: + / ElhHizt: adieraztezin / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-z(i)+e-.

Atzizkien araberako erabakiak

-ezin.

adierazgarri
1 iz. Zerbait adierazten duen gauza. Ik. seinale. Besoan zeraman taldearen adierazgarria. Euskara, Euskal Herriaren adierazgarri nagusia. Gaitz ezkutuaren adierazgarri diren agerpenak.
2 adj. Zerbait argi eta egoki adierazten duena. Adibide adierazgarriak aipatu ditu. Liburuak izenburu benetan adierazgarria darama.

Aztergaia: adierazgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adierazgarri 1 iz.: besoan zeraman taldearen adierazgarria. 2 izond.: adibide adierazgarriak aipatu ditu.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-z(i) + g-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1. iz. ("besoan zeraman taldearen adierazgarria"); 2. izond. ("adibide adierazgarriak aipatu ditu").

adierazgarritasun
iz. Adierazgarria denaren nolakotasuna; adierazgarria izateko ahalmena. Sinboloaren kontzeptuaren azpian abstrakzioa eta adierazgarritasuna ezkutatzen dira. Gorputzaren mugimendu eta keinuek adierazgarritasun berezia dute ahozko arloan.

Aztergaia: adierazgarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2002-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

adierazi1, adieraz, adierazten
1 du ad. Aditzera eman, jakinarazi. Ederki, garbi adierazi. Idazlearen eginkizuna erraz da adierazten, gaitz betetzen. Ezin adierazi den poza. Ezin adierazizko etsipen eta larritasuna. Zer adierazi nahi duzu horren bitartez?
2 du ad. Zerbaitek halako esanahia izan, zerbaiten seinale edo ikur izan. Onetsi euskal hitza da, baina ez du 'bedeinkatu' adierazten, 'maitatu' baizik. Batuketa adierazteko "+" ikurra erabiltzen da.
adierazi2
iz. hizkl. Ikur linguistikoaren edukia. Adierazlea eta adierazia.
adierazkizun
iz. Adierazi behar den gauza. Harritzekoa da nola moldatzen den adierazkizunik zailenak hizkera argi, zehatz eta garbi batean adierazten.

Aztergaia: adierazkizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

adierazi behar dena.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'adiera ematean 'adierazi (behar) dena' emango nuke, ez baita nahitaez geroko zerbait, 'adierazi dena' ere izan daiteke' (2001-03-28).

 - Erabakia: Erabakia: ''adierazi (behar) dena''.

adierazkor
adj. Bizitasunez edo argiro adierazten duena. Hitz adierazkorren ortografia. Bizia eta adierazkorra bada, zertarako behar du garbia izan?

Aztergaia: adierazkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adierazkor: hitz adierazkorren ortografia.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"hitz adierazkorren ortografia"

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Adibidea erantsiko bagenu?' (2001-04).

 - [E123]: 'lehen itzulian dugu arautua adierazkor adibide eta guzti: hitz adierazkorren ortografia'.

adierazkortasun
iz. Adierazkorra denaren nolakotasuna; adierazkorra izateko ahalmena. Hor, bertsoaren bukaeran, egokitu zituen Amurizak bere formulak, adierazkortasunez beteak. Neure adierazkortasunik eza, neure hizketako moztasuna kitatzeko hasi nintzen idazten.

Aztergaia: adierazkortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1997-03-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

adierazle
1 iz. Interpretea. Eta ez zekiten Josek aditzen ziela, adierazlearen bitartez hitz egiten zielako. Mundu guztiko hizkuntzen ezagutza eman zien, bide hartaz adierazlerik gabe elkar ulertzeko.
2 iz. Exegeta. San Paulo, Ebanjelioaren adierazle zorrotza.
3 iz. Beste norbaiten edo zerbaiten nahia edo sentimena aditzera ematen duen gauza. Inoren ezinegonaren adierazle bihurtu. Begiak, bihotzaren adierazleak. || Bidali, Jauna, zerorren uso bake-adierazlea.
4 iz. hizkl. Ikur linguistikoaren forma. Adierazlea eta adierazia.
5 iz. ekon. Ekonomiaren egoera eta garapena adierazten duen datua. Abuztuan automobil berrien salmentak behera egin zuen eta adierazle hori oso erabilia izan ohi da kontsumoaren joera ikusteko. Euribor adierazlea % 2,297ra igo da maiatzean.

Aztergaia: adierazle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
adierazmolde
iz. Zerbait adierazteko moldea. Ahozko adierazmoldearen eta idatzizkoaren arteko aldeak, ez dira uste den bezain sakonak.
adierazpen
1 iz. Adieraztea, azalpena. Hitz ezezagunen adierazpena. Ikasgaiaren adierazpenean.
2 iz. Jendaurrean zerbait aditzera emateko egiten den izkribua. Ik. agiri. Euskaltzaindiak bere VIII. Biltzarraren ondoan adierazpen hau agertzen du. Gobernuaren adierazpena.
3 iz. Norbaitek bere barnean duena adieraztea, bereziki hizkuntzaren bidez. Sentimenen adierazpena. Adierazpen teknikak.
4 iz. Ikur edo zenbaki bidezko forma matematikoa. Adierazpen matematikoak arkatzez paperean idazteak ez du inolako sekreturik, baina beste kontu bat da idazmakinaz egitea.

Aztergaia: adierazpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adib. gisa gehituz: adierazpen-askatasuna.

adierazpen askatasun, adierazpen-askatasun
iz. Iritziak, ideiak edo informazioa libreki adierazteko eta zabaltzeko eskubidea. Estatuari adierazpen-askatasunaren aurkako erasoak eteteko eskatu diote. Egunkaria itxita, adierazpen askatasuna urratu zela diote. Ez dago adierazpen askatasunik, ez dago antolatze askatasunik, ez dago mobilizazio askatasunik, ez dago independentista izaterik...
adierazpide
iz. Aditzera emateko bidea. Kanta adierazpide gisa erabili. Hizkuntza da gizakiaren adierazpide nagusia.

Aztergaia: adierazpide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
adierazte
iz. adierazi aditzari dagokion ekintza. Hori besterik ez da hizkuntzak adierazten duena, eta adierazte hori da egitearen egiazko errealitatea. Bestela esanda, bi hizkuntzen adierazte-ahalmena berdin-berdina da.

Aztergaia: adierazte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-pen.

adieraztera eman
ad.-lok. [Oharra: Euskaltzaindiak, adieraztera eman-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, esapide hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aditzera eman].

Aztergaia: adieraztera eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. aditzera eman.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper