7 emaitza adia bilaketarentzat - [1 - 7] bistaratzen.

adia
iz. Deiadarra, auhena edo deitorea, bereziki norbaiten heriotzak eragina. Han daude oinazez lehertzen, adiaz eta orroz. Hemen aitortu nahi ez duzuna han aitortuko duzu adiaz eta negarrez. Negarrak eta adiak. Egizue negar eta adia.

Aztergaia: adia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Zerbait jantzi eta hornitu beharko genuke hitza. OEHn aipatzen diren adibidez gain, gogora beste bi hauek, biak Agirre Asteasukoarenak: "eta emen aitortu nai ez dezuna, an aitortuco dezu adiaz, eta negarrez". III, 164, eta "gau erdico demboran aditu cituan cateen otsac, eta adia izugarriac". III, 170' (2001-04).

 - [E123]: 'bat nator oharrarekin. Adiera emango nioke 'auhena, deitorea', eta Agirre Asteasukoaren lehen adibidea, esaterako'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-05-29): ''ahuena, deitorea' gehituko zaio adiera gisa eta J.B. Agirreren adibide hau erantsiko da: emen aitortu nai ez dezuna, an aitortuko dezu adiaz, eta negarrez'.

adia galdu
ad.-lok. Arreta galdu. Aho zabalka eta adia galdurik egon da goiz osoan.

Aztergaia: adia galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Lantaldearen irizpideak
Lexia konplexua (erabileremu mugatukoa)

osaeraz iluna da (adi iz. kategoriakorik ez baitugu), eta es distraer(se) adierazteko balio izan zezakeen arren, oraingoz baztertzea erabaki da (eta ordaintzat aipatu dira: barreiatu eta, onartzen bada, adigabetu).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "I. Sarasolaren Euskal Hiztegian zegoelako sartu genuen guk gure hiztegian" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'adi 2 iz. onartuko balitz, gardena izango litzateke eta , nire iritziz, onargarria' (2001-03-28).

adiabatiko
adj. fis. Prozesu termikoez mintzatuz, inguruarekin berorik trukatu gabe gertatzen dena; gauzez mintzatuz, beroa sartzen edo ateratzen uzten ez duena. Teoriatik dakigunez, prozesu adiabatikoetan entropiaren aldaketa nulua da.

Aztergaia: adiabatiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2001-07-20
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1997-03-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, teknizismo mugakoa baita

Tekn. mugakoa: entziklopediek eta jasotzen dute, Fis. eta Termodinamikan aski arrunta da, baina hortik kanpo erabat arrotza.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Badakigu oso subjektiboa dela, baina hizkuntzalaritzako 'adstratu' termino tekniko samarra sartuz gero, fisika eta kimikan nahikoa arrunta den hau sartzeko eskatuko genizueke. Ez dakigu, adibidez, Batxilergoko ikasleek 'adstratu' zer den ikasiko duten, baina ziur izan fisika ikasten dutenak seguru topatuko direla 'adiabatiko'-rekin; 'adiabatiko' sartzea onartuz gero, beste hauek ere sartzekoa lirateke: 'isotermiko', 'isometriko' eta 'isobariko' (sail horretako gehiago daude, baino teknikoegitzat jotzen ditugu)" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'Entziklopedia laburretan jasotzen da, beraz, sartu egingo nuke' (2001-03-28).

 - Erabakia: Erabakia (2001-07-20): 'sartzea onartu da'.

adiagile
iz. Erostaria. 1581ean, adiagileen ikuskizunek indarrean jarraitzen zuten Azkoitian.

Aztergaia: adiagile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. erostari.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Bat nator proposamenerakin. Nik ez nuke "h. erostari" ipiniko' (2001-04).

 - [E123]: 'OEHko datuak ikusirik, eta, batez ere, adiakari 'erostaria' egiten dela, (eta ez h. erostaria) hemen ere berdin egitea proposatzen dut, hots, adiera eman, eta ez hobetsi' (2001-03-28).

 - Erabakia: Erabakia (2001-06-29): 'ez da hobespen markarik emango. Adiera emango da soil soilik: 'erostaria''. Erabakia (2001-07-20): 'adiagile-ri dagokion oharra ontzat eman da: adiera emango da, hobespen zeinurik gabe'.

adiaka
adb. Adia eginez. Adiaka egon.

Aztergaia: adiaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adiaka adlag.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

adiakari
1 iz. Erostaria.
2 iz. Apo-hontza.

Aztergaia: adiakari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. hontza (apo-) / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 erostaria. 2 hegazti harraparia.

Landare eta animalien taxonomi izena

Syrnium aluco.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Oker ez banabil, Strix aluco da adiakariedo urubiizenekin ezagutzen den gautxori harraparia. Sarasolaren Hauta-lanerako Euskal Hiztegitik kutsua ekarritako errata dirudi Syrnium aluco hori. Ez dut uste adiakari apo-hontzaren sinonimoa izan daitekeenik ElhHizt datorren bezala, apo-hontzak kli-klo (edo pi-po) kantatzen baitu apoek bezala eta ez adiaka ibili" (2000-11-08)

adiakatu, adiaka/adiakatu, adiakatzen
da ad. Adia egin. Negar egin dugu eta ez zarete adiakatu.

Aztergaia: adiakatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adiakatu, adiaka, adiakatzen. da ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

adiakatu, adiaka, adiakatzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-24): sarreran aditz direnei ezartzen zaizkien oharrak gehituko zaizkio.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper