1 emaitza abuztu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau44 | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z1:BatHizt | 1993-09-29 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:EEBS:05 |
agorril sinonimoa ere jasotzekoa da
- [E204]: "abuztu, agorrila: forma zaharra berriz hautatzea hobesten dut duda izpirik gabe, forma zaharra eta garrantzitsua delakotz" (1993-02-20)
- [E208]: Agorril hitza ez al da jatorragoa eta tradizio zaharragokoa?" (1993-01-18)
- [A104]: ""agorril" jatorragoa ez ote den galdetzen du E208k; horixe bakarrik falta zaigu: azken aldi luze honetan ia zoko guztietan errotu dena aldatzen hastea! Zenbait kasutan badirudi arropa-modarekin bezala jokatu nahi dela hizkuntzarekin: aldarteka! Filologoek jakin beharko lukete, hizkuntzaren erabileran, filologiaz aparte, badirela beste faktore batzuk ere kontuan hartu beharrekoak" (1994-05-18)
- [I102]: beste norbaitek esaten duenarekin bat nator, horren parean agorril ere ontzat jo beharko litzatekeela, erabileraren hedadura kontutan hartuta batez ere" (1995-01-10)
- [I202]: '[aguztu] Malerrekan eta Bortzerrietan behinik behin horrela erabiltzen da. Uste dut komeni dela e. abuztu jarriz sartzea'.
- [E123]: 'Baina hala idatziko lukete? Ondo pentsatu beharko genuke zenbat euskaldunek idatziko luketen gaur aguztu, forma hori sartu eta gaitzesteko'.
- Erabakia: Arauak ez du jaso.