natural
1 adj. Izadiari dagokiona; izadiak, eta ez gizakiaren eskuak edota hezkuntzak, sortua. Ik. naturazko. Anton. artifizial. Jakintza naturalak. Badugu argitasun natural bat, arrazoiaren bidez kausi ahal daitezkeen gauzak bilatzeko. Portu naturalak. Hizkuntza bizi eta naturaletan. Badira bi amodio: bata naturala, haragiarena, eta bestea librea, borondatearena. Janari naturalak. 2 adj. Berezkoa; itxurakeriarik edo alferrikako zailtasunik gabea. Oso pertsona naturala da. Kontabide errazagoa eta naturalagoa aukeratu du oraingoan.
3 (Adizlagun gisa). Oso natural hitz egiten du euskaraz.
4 adj. Legeaz, erlijioaz eta kidekoez mintzatuz, naturan oinarritzen dena. Lege naturalaren kontrakoak diren lege zibilak.
5 adj. Edariez mintzatuz, giroko tenperaturan dagoena. Edateko, ur hotza edo naturala eta ardo ekologikoa eskaini dute.