denbora
1 iz. Gauzak gertatzen eta izakiak aldatzen diren bitarte mugagabea. Iraganez doa beti denbora. Denborak ahantzarazten dituen oroitzapenak. Denboraren buruan. Denboraren joana gelditzea nahi luke. Denbora neurtzeko tresnak.
2 iz. Bitarte horren zati mugatua. Denbora luzea. Denbora gutxi. Zotzak denbora gutxiko sua izaten du. Ene biziaren denbora laburra dela. Denbora apur bat nahi luke, eta denbora ukatua zaio. Denbora gutxi barru. Edozein linguistak denbora gutxiren buruan menderatuko lituzkeenak. Denbora eta leku orotan. Denbora osoa, erdia. Hainbat denboraz. Ene hango denbora baitzihoan burura. Zerbait egiteko behar den denbora. Ez du horretarako denborarik. Ez da denbora asko esan didatela. Denbora da lotsaz bizi zarela. Denbora laburra da gelditzen zaiguna. Isiltasun misteriotsu bat hedatzen da, segundo apur batzuk edo zenbait ordu iraun dezakeena, baina tarte hori ezin da denbora-unitate arrunten bidez neurtu.
3 iz. Kiroletan, lasterketa bat edo kideko ariketa bat hasi eta amaitzeko behar izan den denbora-tartea. Eugeni Berzin errusiarra izan zen onena, ordubete, 13 minutu eta 59 segundoko denbora eginez. Ziabogan, Oriorena zen denbora onena.
4 iz. Bitarte horren zatia, segida baten osagai gisa mugatua. Ik. garai1; sasoi; une. Noeren denboran. Denbora hartan. Azken denbora honetan. Denbora berean oihu ikaragarri bat entzun zuen. Denbora berekoak. Bere denborako gizona zenez gero. Denboraz kanpora. Denbora da ezagutzeko zertan den zure zoriona. Denbora datorrenean. || pl. Lehengo denborak diferenteak ziren. Denborak dira ez dudala ikusi. 5 iz. Bizi izandako denbora, bereziki aipatzen denaren gazte denbora. (-en atzizkiaren eskuinean). Bere denborako istorio batzuk erran zizkidan. Holakorik ez zen gure denboran.
6 iz. Batez ere Ipar. eta naf. Eguraldia. Ik. aro2. Denbora ona, txarra.