1 emaitza bizkar bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

bizkar
1 iz. Giza gorputzaren atzeko aldea, besaburuetatik gerrirakoa; (pluralean nahiz singularrean) bereziki, goiko aldea. Ik. sorbalda. Bizkarra izerdiz bustia. Bizkarrean konkorra zuen. Ardi larruz bizkarrak estalirik.
2 iz. Animalia baten gainaldea, lepotik isatsera. Arropa horiek zuk baino lehen erabili zituen bere bizkarrean ardiak. Astoaren bizkar gainean jarrita. Herensuge haren bizkarreko ezkatak. Bizkar hegala.
3 iz. Mendi baten gainaldea, bereziki zabala dena. Elorretako bizkarrean bazkaldu genuen.
4 iz. Teilatuaren goiko ertza. Ik. gailur 3. Harginak teilatuan ari ziren bizkarrari habeak josten.
5 iz. Liburuetan, orriak josten edo itsasten diren aldea, orriak ebakirik dauden aldearen kontrakoa. Apaletara hurbildu eta liburu-bizkarretako izenburuak irakurtzeari ekin zion.
6 iz. Jarlekuetan, bizkarraldea. Feltrozko kapela eta gainekoa aulkiaren bizkarrean utzi zituen. Gorputz erdi altxatzen du eta sofaren bizkar gainetik hitz egiten dio.
7 postpos. -en gain, -en kontura. (Artikulurik eta kasu markarik gabe, -en atzizkiaren eskuinean). Bere bizkar hartu duen eginkizuna. Argitaratzea bere bizkar izan zuenak ere ez zuen lan makala hartu. Besteren bizkar utzi nahi nukeela neuretzat hartu nahi ez dudan lana. Besteren bizkar mantentzea, hori zer gauza ona den. Gurasoen bizkar jaso dira ikastetxe berriak. Ederki ikasia dut, neure bizkar, ikastaldi neketsu batek bakarrik eraman gaitzakeela geure buruaren jabe izatera.
8 postpos. -en kontura, aipatzen dena barre- edo iseka-gaia dela. (Artikulurik eta kasu markarik gabe, -en atzizkiaren eskuinean). Kritikaririk zorrotzenek ez dute, dirudienez, kritika ontzat hartzen, beren edo kideen bizkar doanean. Hamaika barre egin dute gure bizkar.

Aztergaia: bizkar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: -en bizkar, bizkarra berotu, bizkar(ra) eman, bizkarretik: langilearen bizkarretik mantentzen dira alferrak, bizkarrez: bizkarrez itzulirik, badoa ingelesa, bizkar(-)zorro.

Zerrenda osagarriak

Katal: Bizkarra: Lomo.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

a) adierak emanez. iz. 1 (giza gorputzaren zatia). 2 (animaliaren gainaldea). 3 (mendiaren gainaldea) #mdash# eta, adiera berri onartzekoetan beste bat bederen: (liburuaren zatia), eta b) AS gisa gehituz: bizkar-besta , bizkar-muin , bizkarra hautsi .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

-ren bizkar, bizkarka, bizkar(ra) eman, bizkarretik ("langilearen bizkarretik mantentzen dira alferrak"), bizkarrez ("bizkarrez itzulirik, badoa ingelesa")

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Adierak zehaztu (Biol.); (Geogr.: mendi-bizkarra)/-(r)en bizkar..." (1993-02)

 - [A104]: "Aipatzekoak: "bizkarra berotu", "bizkarralde"" (1994-08-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: ' bizkar-besta Ipar. Naf. ere gehitu behar zaio: etxe berriari teilatua ematen zaionean egiten den besta'.

 - [E116]: 'Hori asko erabiltzen da'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'OK adibidearekin: etxe berriari teilatua eman genionean bizkar-besta egin genuen'.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper