sarrera
1 iz. Sartzea. Debeka dakiela elizako sarrera. Sigifredoren jauregian Genovevaren sarrera. Egun honetan egin zuen sarrera komentuan. Ikusgarria izan zen zure Donostiako sarrera. Eguzkiaren sarrera. Hizkuntza gutxik egin dute literaturan euskarak bezain sarrera pozgarria. Baina hemen ari natzaizuen honek ez du jai horietan sarrerarik izaten, ordaindu gabeko sarrerarik, alegia. Literatura hizkuntzan orain arte sarrerarik izan ez duten esaerak.
2 iz. Sarbidea. Sarrera zabaldu. Sarrerako atean. Herriko sarreran. Aterik gabeko sarrera.
3 iz. Etxebizitzetan eta kidekoetan, sarrerako gela, gainerako geletarako bidea ematen duena. Ik. hall; atari 2; atarte. Hoteleko sarreran zegoen lanpara 1.500 dolarretan saldu zuen. 4 iz. Hitzaurrea, atarikoa. Sarrera, argitaratze lanak eta itzulpena erabat bereak dira. Gamizen olerkiei sarrera. Eleberriaren sarrera-hitz haietarik pasarte bat aldatuko dut hona. Etxepareren liburua Urkixok atera zuen argitara, sarrera lan eder batekin.
5 iz. hizkl. Hiztegi baten atal nagusi bakoitza, hitz bakoitzaren adierak eta gainerako informazioa jasotzen duena; atal horren izenburua. Ik. hiztegi sarrera. Hogei bat mila sarrerako hiztegi ortografikoa argitaratu da. 125.987 sarrerako hiztegia da Orotariko Euskal Hiztegia, 16 liburukitan banatua. 6 iz. Ikuskari edo emanaldi batera sartzeko aukera ematen duen txartela. Sarreraren ordaina bihurtzen dio, behintzat, behar baino gehiago eskatzen ez duen ikusleari.