1 emaitza ezaguera bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ezaguera
1 iz. Ezagutzea, aitortzea, eskertzea. Egin dizkigun mesedeen ezaguera eta esker ona agertzeko.
2 iz. Ezagutzea; zerbaiti buruz ezagutzen dena. Ik. ezagutza. Gutxi dira gertakari horren ezaguera dutenak. Ongiaren eta gaizkiaren ezaguera ez duten haurrak. Jainko egiazkoaren ezaguera zabaltzeko. || Ezaguera argiz eta osoz legea hausten denean. Bekatu larriren bat ezagueraz eta lotsaz agertu gabe utzi.
3 iz. Ezagutzeko eta arrazoitzeko gaitasuna edo ahalmena. Ik. ezagumen. Estualdietan, ezaguera duen edozein gizaseme nahiz emakumek bataia dezake. Ezaguera nuenetik izan ditudan nahigabeak. Gizakiak berezko ezagueraz ezin uler dezakeena. Giza ezagueraren mugak. Gurasoek maite dute itsu edo gor edo ezaguerarik gabe sortu zaiena ere. Ezaguera osoan zegoen.
4 iz. Haurtzaroa amaitzean izaten den gaitasuna edo ahalmena. Ezagueran sartutako haurrei. Ezaguera gabeko haurra.
5 iz. Konortea. Konorte gabe gelditu eta ez zitzaion berehalakoan ezaguera etorri.
6 iz. Pertsona artean gertatzen den harremana. Aste biko ezaguera ezin daiteke oso sakona izan.

Aztergaia: ezaguera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ezaguera(k) egin , ezaguera(k) hartu , ezagueran egon , ezaguerara etorri , ezaguerara heldu , ezagueraz .

Informazio lexikografikoa
Adiera mugatzeko zailtasunak

ezagutu / jakin banaketa argitu beharko da, batetik (hizkuntzak, adib., jakin egiten dira; hizkuntza bat ezagutzea, haren berri izatea da, ez hartaz baliatzeko gai izatea, etab.); bestetik, ezaguera / ezagumen / ezagutza banaketak

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper