arrunt
1 adj. Ohikoa, maiz gertatzen edo egiten dena eta inolako berezitasunik ez duena. Erabiliaren erabiliaz arrunt bihurtutako hitza. Mundua bezain zaharra eta arrunta. Huts arrunta gazteen artean. Jende arrunta. Euskara arrunta. Eguneroko jantzi arrunta. Bilera arrunta.
2 adj. mat. Zenbakiez mintzatuz, zero baino handiagoa eta osoa dena. Ik. natural 6. 3 adj. Nolakotasun apalekoa. Oihal arrunta.
4 adj. Hitzez edo esaldiez mintzatuz, gizabidearen arauek gaitzesten dutena.
5 adb. Zeharo, guztiz, txit. Arrunt ona. Aspaldian ahaztuta zegoen, arrunt ahaztuta. Bigarren argitalpenean arrunt dotoreturik agertu zaigu liburua. Arrunt burutik joan zen.