1 emaitza zigor bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

zigor
1 iz. Huts edo hobenen bat egin duenari ezarririko kaltea edo zentzagarria. Ik. gaztigu2; zehapen. Gainean dudan zigorra, zortzi urte, ez da gehiegizkoa. Jainkoaren zigorra. Zigorraren beldurrez. Umeak zigorrak zentzatzen ditu. Geroak erakutsiko dio saria eraman duen ala zigorra. Egin zituzten gaiztakerien zigorrak jasateko.
2 iz. Nekeak eta buruhausteak ematen dituen gauza. Itsumen hura aski zigor dute. Hautatu beharra, horra gizonari eman izan zaion dohaina eta zigorra.
3 iz. zuz. Penala. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Kataluniako alderdi batzuek ere zigor neurriak nahi dituzte.
4 iz. Zigortzeko erabiltzen den makila edo tresna. Ik. azote. Zigor ukaldika. Harroinean zigor-ukaldiz larrutu zuten. Zigorraren zartada entzuten da, gero, zaldien zintzarri hotsa. Anitzetan aita batek bere semea zehatu duenean, zatitzen du zigorra eta egozten sura. Suntsitu zituen bihotz-gogorrak burdinazko zigorrean. Zigorra, zigorra horri! Ez dut uste Etxeberrik inola ere merezi duenik Oihenartek bizkarraren gainean erabiltzen dion zigorra.
5 iz. (Jainkoaren zigorra, legearen zigorra eta kideko esapideetan, Jainkoaren, legearen... zigor edo zentzagarriaren irudi bezala). Ez zaio nonbait iruditzen legeak ongi jarriak daudenik edo, hobeto esan, ez zaio iruditzen legearen zigorra behar bezala dantzatzen denik. Etsaiak Jainkoaren zigorrak dira. Atila, Jaunaren zigor ikaragarri hura. Jainkoaren zigorrak jarraituko dizu, gizonena hausten baduzu ere.
6 iz. Abar mehe, luze eta zuzena. Ik. makila. Moisesen zigorra.

Aztergaia: zigor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zigor, pena.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A204]: Nire ustez bi adiera bederen bereizi beharko lirateke. Gurean (herrian), eskolatu gabeen artean, ezagunagoa da behorrari eta jotzeko makila izateagatik. (2009-12-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrerak erantsi: zigor-kode edo zigor kode (Zuz.); zigor-zuzenbide edo zigor zuzenbide (Zuz.)

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia, forma berririk orain erantsi gabe.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper