1 emaitza txanda hartu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

txanda hartu
1 du ad.-lok. Zenbait zerbitzuz edo antolaketa jakin bat duten zenbait jardueraz mintzatuz, haietaz baliatzeko edo haietan aritzeko txanda eskatu. Hartu dut medikuarendako txanda. Haitzuloak bisitatzeko komenigarria da aurrez txanda hartzea.
2 du ad.-lok. (txandarik ezin harturik, txandarik hartu ezinda eta kideko esapideetan, zerbaitetan aritzeko bilduriko jende pila (ohiz kanpokoa) azpimarratzeko). Bolatokian ere gehienean izaten zen norbait; igande eta jaietan, berriz, txandarik ezin hartu ahala. || dio ad.-lok. Gure aberri maite honetara, elkarri txanda ezin harturik datoz ezbeharrak.
3 du ad.-lok. (txandarik ezin harturik, txandarik hartu ezinda eta kideko esapideetan, ohi baino eginkizun edo eskaera handiagoa denari behar bezala erantzuteko zailtasuna edo ezintasuna adierazteko). Nik lan asko egiten nuen iluntzeetan eta astearen azkeneko egunetan, ile apainketan edo burua edo lepoa garbitzen txandarik hartu ezinean.
4 dio ad.-lok. Norbaitek utzitako jarduerari heldu, hari jarraipena emateko. Ik. txanda egin 2. Aurrera gazte, ea osabari txanda hartzen diozun.

Aztergaia: txanda hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: TXANDA HARTU (V-gip). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg. a) Coger la vez. "Txandia artu, entrar en turno. Gaur txandia artu dot bixarko, hoy he tomado turno para mañana" Etxba Eib. "Artu dot medikuandako txandia" Elexp Berg. Gau eta egun izketarako / txandarik artu ezin zan. Auspoa 123-4-5,129. Andiki bat ezkonduten danean, zelan egoten dira alberrietako oilloak sanyea edo txandea artuten andiki-etsera sartuteko? A BGuzur 138. Golfo guziyak ujuka noski / eziñ arturikan txandik. Tx B II 46. Laster urreratu zan jentia, eta an euazen makiñonduan txandarik artu ezin da. SM Zirik 46. Esaten detsa uezabak morroiari: --I, ba al dakik au zer bedar klase dan? --Ez --diño morroiak. [...] Andik lasterrera, bere txandia arturik, morroiak diño: --Zu, uezaba [...]. Ib. 29. Aurrez txanda artu biar. Gerrika 215. b) (En contextos negativos). Dar abasto. Ta beriala asi ziran Xixiliren ondotik. Ordu arte iñork begiratu ez baziyon, bazeukan ordubantxe nork begiratuba. Ezin txanda artu, gizona. Alz Txib 84. Nik lan asko egiten nuan illuntzetan eta astearen azkeneko egunetan ille apainketan edo burua edo lepoa garbitzen, txandarik artu eziñean. Albeniz 64. Mañu ta biok bertso kantari / geure gustoko lanian. / Txandarik ere artu ezinda / egundoko jardunian. Auspoa 282, 189. c) Tomar el relevo. Pelotarien baratz goxoa / gaur zu zaitugu, Erasun [...] / Aurrera, gazte, ea osabari / txanda artutzen diozun. MMant 91.

adib: txanda iz. Era bereko egite sail edo hurrenkera batean, norbaiti edo zerbaiti dagokion unea. Ik. aldi1 5. Nire txanda da. Ordainak eman behar zaizkie, gure txanda datorrenean. Etorri ziren erromatarrak, godoak... bakoitza bere txandan. Hurrengoan zure txanda. Hartu dut medikuarendako txanda. Gau eta egun, elkarri txanda emanaz zerbitzatzen dute gaixoa leialki. Besteri txanda kendu nahiz. Txanda pasatu. Ofizial bat laurak laurden gutxiagotan jaikitzen zen, beste ofizial batekin lauretan txanda egiteko.

txanda hartu 88: Elkar 7 (“Suediako etxeek ez dute normalean garbigailurik, eta txanda hartu behar izaten da etxepeko garbitegian, hiru bat egun lehenago”), Deia (“Baina baliteke noizbait hau guztia amaitzea, formaz aldatzea, baliteke norbaitek txanda hartzea eta ni bigarren plano batean gelditzea...”), Consumer 8 (“Itsuentzako eta gorrentzako irispideak (emaitza hala-holakoa): braillez idaztitako kartelak falta izan dira, batez ere udaletxean, txanda hartzeko makinetan, eta tren-geltokian ere bai, txartela erostekoetan”), HABE 2 (“Haitzuloak bisitatzeko komenigarria da aurrez txanda hartzea, horretarako hainbat bide daude”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

txanda hartu : Berria 13 (“Horri esker, txanda hartzeko itxaron beharreko denbora murriztuko da eta gaixoak Europako osasun txartela erabili ahal izango du Europako Batasuneko edozein herrialdetan”), Elena Touyarou 3 (“Noizbait, beste gizonak txanda hartu zuen eta, horrela aldizkatu ziren, gauerdi hirian bentara iritsi ziren arte”), Jon Muñoz (“Ruche jaunak txanda hartu zion”), Anjel Lertxundi (“Etxetik alde egiterakoan, agenteak desenkusaka aritu zitzaizkion amari, elkarri txanda hartu ezinik”), Edorta Jimenez (“Lau olerki-esatariek elkarri txanda hartzen diote, aldi berean musikariek jotzeari utzi gabe dihardutelarik”), Joseba Urteaga (“Aurreko hilean bezala, bere kontsultategira joateko esango zidala espero nuen agian, eta P.-R. andreari txanda hartuko ziola”), Xabier Montoia (“Ez al da hala, mutilak? txanda hartu zion lehenengoari bertze batek”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa txanda sarreran.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper