1 emaitza sarrera bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

sarrera
1 iz. Sartzea. Debeka dakiela elizako sarrera. Sigifredoren jauregian Genovevaren sarrera. Egun honetan egin zuen sarrera komentuan. Ikusgarria izan zen zure Donostiako sarrera. Eguzkiaren sarrera. Hizkuntza gutxik egin dute literaturan euskarak bezain sarrera pozgarria.
2 iz. Sartzeko aukera, sartzeko egokiera. Baina hemen ari natzaizuen honek ez du jai horietan sarrerarik izaten, ordaindu gabeko sarrerarik, alegia. Literatura hizkuntzan orain arte sarrerarik izan ez duten esaerak. Espainiaren enbaxada irekita dago, baina sarrera mugatu egin dute.
3 iz. Sarbidea. Sarrera zabaldu. Sarrerako atean. Herriko sarreran. Aterik gabeko sarrera. Trenari hiriburuan sarrera egiteko 250 milioi bat euro inbertitu beharko dituzte.
4 iz. Etxebizitzetan eta kidekoetan, sarrerako gela, gainerako geletarako bidea ematen duena. Ik. hall; atari 2; atarte. Hoteleko sarreran zegoen lanpara 1.500 dolarretan saldu zuen.
5 iz. Hitzaurrea, atarikoa. Sarrera, argitaratze lanak eta itzulpena erabat bereak dira. Gamizen olerkiei sarrera. Etxepareren liburua Urkixok atera zuen argitara, sarrera lan eder batekin. Liburuari sarrera bat egin nion, Abadia aurkezteko eta bere sasoian kokatzeko.
6 iz. Ikuskari edo emanaldi batera sartzeko aukera ematen duen txartela. Sarreraren ordaina bihurtzen dio, behintzat, behar baino gehiago eskatzen ez duen ikusleari. Agortu dira finalerako sarrera guztiak. 150 euro sarrera garestiena eta 40 euro merkeena.
7 iz. hizkl. Hiztegi baten atal nagusi bakoitza, hitz bakoitzaren adierak eta gainerako informazioa jasotzen duena; atal horren izenburua. Ik. hiztegi sarrera. Hogei bat mila sarrerako hiztegi ortografikoa argitaratu da. 125.987 sarrerako hiztegia da Orotariko Euskal Hiztegia, 16 liburukitan banatua.
8 iz. kirol. Zenbait kiroletan, jokalari batek beste bati baloia kentzeko egiten dion erasoa. Ik. falta 4. Epaileak taldeko izarra kaleratu zuen, merezita, Lisandrori sarrera gogorra egiteagatik. Zaragoza sarrera gogorrak egiten saiatu zen zuri-gorrien jokoa eteteko. Sarrera itsusiak egin zituen, eta partida bukaeran ez zen isildu.

Aztergaia: sarrera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-08-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

sarrera, sarbide, sarleku.

Jatorrizko forma

sarrera, txartel.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(tu)+e-.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: sarrera 1 iz. sarlekua, sarbidea. 2 sartzeko txartela. || Esangurak bereizteko.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-10-05) Bere hartan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia (H1.1 lantaldeak proposatuak ditu adiera biak).

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper