mataza
1 iz. Euskarririk gabe bira handietan bildurik dagoen haria. Ik. haril. Mataza askatu. Ezin harildu den mataza. Artilezko mataza. Mataza guztiak baino nahasiagoa. 2 iz. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa, matazaren antza duen zerbait adierazteko). Hodei mataza beltzak. Ke mataza lodi zikin bat.
3 iz. (Gauza nahasia adierazteko). Alferrik ariko dira sofismak eta matazak sailean asmatzen. Euren kontzientzia mataza bat eginda dutenak. Hori matazaren hasiera besterik ez da. Has gaitezen, bada, zenbaitek nahasi baino nahasiago nahi luketen mataza askatzen eta biltzen. Ederki harildu digu Labaienek gure teatroaren mataza nahasia.
4 iz. Elur maluta. Mara-mara ziharduen; txapela lako matazak, baserriko aitonak esan ohi zuen moduan. Gero eta mardulago ari zuen elurra, matazak lodi eta bide zuzen-zuzena eginez goitik behera. Elur matazak atertu gabe kanpoaldean.