euskarri
1 iz. Zerbaiti eusten dion gauza. Ik. irozgarri; irozkai. Mahai bat euskarritzat duela. Elizak sei poste edo euskarri ditu. Kolore deigarri bakarra bere betaurrekoen euskarriaren arrosa zen. || Solairuaren euskarri ipini dituzten zutabeak. 2 iz. Informazioa gordetzeko erabiltzen den materiala edo gailua. DVD euskarrian ekoitzitako lanak lehiatu dira sail horretan. Herritarren % 5,3k irakurtzen dituzte liburuak euskarri digitalean.
3 iz. Zerbaiti eusten zaion tokia edo zatia. Orgaren lau kantoietatik lau euskarri ateratzen ziren, orgari itsatsirik.
4 iz. Babesa edo laguntza ematen duen gauza. Egungo gizartearen euskarririk sendoena estatua da. Familia, ordea, ez da euskarri ekonomiko soila. Elizgizonak kulturaren euskarri baliagarri eta ezinbesteko izan ziren.
5 iz. Iritzi, lege, doktrina eta kidekoez mintzatuz, horien oinarri den argudioa edo froga. Pertsona horiek ez dute inolako euskarri juridikorik erabaki horri aurre egiteko. Lege honen testuak eransten dituen hobekuntza teknikoak honako euskarri hauetan oinarritzen dira (...).