elastiko
1 adj. Deformatu ondoren, lehengo forma berera berez bihurtzeko gai dena. Ehun elastikoa.
2 adj. fis. Gorputzez mintzatuz, elastikotasuna duena. Altzairua, egurra edo hormigoia bezalako materialek portaera elastikoa agertzen dute aplikatutako indarrak muga baten azpitik daudenean.
3 iz. Leporik gabeko jantzia, alkandoraren edo kidekoen azpian erabiltzen dena. Ik. kamiseta 1. Elastiko izerdituak. Mahukarik gabeko elastiko mehe bat. Barruko elastikoa. 4 iz. Leporik gabeko jantzia, alkandoraren lekuan janzten dena; bereziki, kirola egiteko erabiltzen dena. Ik. kamiseta 2. Tom Simpsonen elastikoa. Athleticeko elastikoa.