zital
1 adj. Doilorra, inolako prestutasunik agertzen ez duena. Zitalen antzera, Pello, burlatzera saiatzen zara. Agintari zital horrek bidegabeko epai gogorra eman du. Lapur donge zital madarikatua. Etsai zitala. Piztia zital, kirastu eta gogaikarria.
2 adj. (Gauzez mintzatuz). Bihotz zital, doilor eta gorrotoan sendotua. Mihi zitaleko gizona. Gurari zitalak. Ekandu zital eta zikinez betea. Gaitz zital bat sartu da hariztietan eta kalte handiak egin ditu. Zurrumurru zital bat barreiatu da bazter guztietan. Bigarren tantoa egin, eta, ondoren, bi sake zital atera zituen.
3 adj. Haserrekorra. Hain da errea, hain zitala, hain buruiritzia, non ezin inondik berarekin eduki baitaiteke bakerik.