zilindro
1 iz. Solido geometrikoa, zuzenki batek, zirkulu baten ertzari jarraikiz, itzulia osatuz eratzen duena; irudi horren forma duen gauza edo haren gainazala. Gazta horrek zilindro forma eta 180 gramo inguruko pisua du.
2 iz. Makina baten pistoia mugitzen den hodia. Lau zilindroko motorra.
3 iz. Harri-jasotze saioetan erabiltzen den harri mota, zilindro formakoa edo, helduleku egokiagoa izan dezan eta altxatzeko erosoagoa izan dadin, kopa baten itxura eman zaiona. Ik. harri zilindro. Birritan leporatu zuen 210eko zilindroa, hiru kolpetan, 2 minutu eta 21 segundotan. Apustua zinez berezia izango da; 100 kiloko zilindro zaharrarekin ez da aspaldi demarik jokatu eta harri hori ez da txapelketetan ia erabiltzen.