zergatik
1 Zer arrazoirengatik? (Galdetzailea). Zergatik ez naiz negarretan urtzen? Zergatik, ordea, inori eman geure buruari ukatzen dioguna? Zoko garbitze hau, zergatik? Joan den mendeko bi gerrateetan euskaldunik gehienek karlistengana jo zuten; zergatik ote? Badakizu zergatik? Zergatik, bada?
2 (Zehar-galderetan). Ez dakit zergatik hain indar bortitza egozten zaion biribiltasunari. Ea zergatik dioen dioena. Bilbok kultura gaietan ez duelako berez zegokion lekurik hartu; zergatik, beste batean aztertu beharko. Nola eta zergatik ez dakiela. Hona zergatik.
3 (Erlatibozko esaldiak eratuz). Ik. zertan1 3. Neure burua talde ospetsu horretan zergatik sarturik ez dut. Ez duzue zergatik haserretu. Bazuen, noski, zergatik harritu.