paradisu
1 iz. Zenbait erlijiotan, heriotza ondoan zintzoen arimek betiereko dohatsutasunaz gozatzen duten lekua. Ik. zeru 2. Paradisua eta infernua. Paradisura joan. Paradisua irabazteko. Paradisuko santuak. Paradisuko giltzak. Gaur izango zara nirekin, Paradisuan. 2 iz. Jainkoak Adam eta Eva jarri zituen lorategi atseginez betea. Ik. lurreko paradisu. Arbola bat zen Paradisuan Jaunak apropos jarria. Paradisuko hizkuntza. 3 iz. Toki edo egoera zoragarria, atseginez betea. Euskal Herriak paradisu bat dirudiela. Ezin baitaiteke izan harentzat paradisuaren antzekorik lur honetan, Donostian izan ezik.