ondo2
1 iz. Zerbaitentzat edo norbaitentzat, hura ukitzen duen edo hurbil dagoen aldea. Meta ondo batean etzan zen. Bide ondoetan eta bidegurutzeetan suak egitea. Ibai ondoetara irteten da gauetan. Etxe ondoetako soroetan.
2 iz. Ondorengo denbora. Ik. bazkalondo. Hitzaldi aurreak eta hitzaldi ondoak ez dira egokiera erosoak izaten berriketa lasairako. 3 iz. (Errepikatzen den hitz baten ondoan, erantzunetan, indargarri gisa). Ik. oste2 3. Zer hitz eta zer hitz ondo? Zer emazte eta emazte ondo!