muturluze, mutur-luze
1 adj. Animaliez mintzatuz, muturra luzea duena. Legatzaren irudiko arrain muturluze bat.
2 adj. (Gauzez mintzatuz). Non dira lehengo autobus muturluze haiek? Oinetako beltz muturluzeak.
3 adj. lgart. Pertsonez mintzatuz, inoren kontuetan sartzea atsegin duena. Bat-batean kuxkuxero muturluzea sentitzen zen. Ez nuen muturluzea izan nahi. Atso muturluze halakoa...!