isildu, isil/isildu, isiltzen
1 da/du ad. Isilik geratu edo utzi; hitz egiteari utzi. Musika isildu zenean. Kolpeak ez zirela isiltzen. Hobe dugu isildu, lotsagarri gelditu baino lehenago. Isil hadi! Semearen erantzunak ez zuen ama isildu. Jendeen hitzak isildu dira, ernatu dira begiak.
2 da/du ad. Istiluez eta kidekoez mintzatuz, amaitu edo amaiarazi. Borroka baretu eta isil dadin arte. Gogoeta santu honekin ikaratu zituen Teresak infernuak, isildu zituen heresiak. Hala ere, eztabaida ez da isildu.
3 da/du ad. Zerbait esan gabe gelditu, zerbait ez esan, ez adierazi. Bekaturen bat isilduz egin diren aitortzak. Bada hemen beste zerbait ere, isildu behar ez dena. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Urte askotako bekatu isilduak.