heu
1 izord. hi izenordainaren era indartua. (Batez ere galdegaiaren lekuan eta nolabaiteko kontrakotasuna adierazi nahi denean erabiltzen da). Ik. herori; hihaur. Heu haiz okerrena. Baina horretan gaizki egiten duk heuk ere. —Gabon! —Baita heuri ere! Heure gurasoak gaixorik daudenean (Ik. heu 3). Aurrera, heurea duk eta! 2 izord. (hi-ren eskuinean, hark hartzen duen kasu atzizki bera hartuz). Eta, hik heuk, nola duk izena?
3 (Genitiboan eta horren gainean eraikitako formetan, erreferentea perpauseko nor, nork edo nori-ri dagokionean). Ez diagu guk erre hire etxea: hik erre duk heure etxea. Maiteko duk heure hurkoa heure burua bezala. Piarres harturik, erakar ezak heurekin. Nola zainduko dituk ene ondasunak, heureak zaintzen ez dakianean.