hari
1 iz. Lihoz edo beste gai izpitsuren batez osatutako izpia edo izpi multzo bihurritua, luzea, mehea eta malgua. Hari lodia, mehea. Jostorratzean haria sartu. Hari batetik eskegirik. Haria eten. Zarpa zaharrak hari zaharrez pasaratzen. Hari guztiak lotzeko. Hari-mataza ahari baten adarren artean jarrita.
2 iz. Beste edozein gaiez osatutako izpia. Zilarrezko, altzairuzko, burdinazko haria. Gomazko haria. Telefono hariak. || Armiarmari darion haria. Lekaren hariak.
3 iz. Zenbait musika tresnatan, dardaratzean hotsa sortzen duen haria, metalezkoa, nylonezkoa edo beste gai batez eginikoa izan daitekeena. Ik. soka 3. Pianoaren hariak. Biolina eta gainerako harizko musika tresnak. 4 iz. Zuraren zuntza. Peruk, inolaz ere, beste hariko ezpala dirudi.
5 iz. Hari edo izpi luze baten antza duen gauza. Erreka hariari jarraituz. Ur hari meheak.
6 iz. Liho hariz eginiko ehuna. Ik. liho 3. Harizko alkandora. Harizko maindirea. 7 iz. Jarraitutasuna, segida; bereziki kontakizunaren, buru jardunaren gaien lotura edo segida. Ik. bilbe 2; trama; trama; irazki2 2. Harengan hasten da gureganaino etengabe datorren Donostiako festa ugarien hari atsegina. Tradizio-haria ez dadin gure artean eten. Argudioaren, kontakizunaren haria. Zuzen eraman nahi dut hasi den haria; Txirrita, badaukazu horren premia. 8 iz. Jardunaren gaia. Hari honetara dio Pliniok, ez dela libururik zerbait onik ez duenik.
9 iz. Torlojuetan eta kidekoetan, espiral-antzean kiribilduriko irtengunea. Hari ingelesa. Torloju honek ez du haria hartu nahi.