berritu1, berri/berritu, berritzen
1 du ad. Zerbaiten ordez haren kideko berria jarri. Ik. berriztatu. Etxearen zurajea berritu. Kale izenak berritzen. Batzordeko kideak berritu. Egiturak berritzeko. Desegin gabe ez dago berritzerik. Batzordea berritu. Legeak berritu. Animalia batek ilea berritu. 2 du ad. Zerbaiti itxura berria eman, zerbait berria balitz bezala utzi. Ik. eraberritu; zaharberritu. Nafarroako Gobernuak etxeak berritzeko laguntzak bikoiztuko ditu. Sukaldea erabat berritu dugu, baina ez da geratu enpresarekin adostu genuen bezala. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Aldizkari berrituaren sail berri batean. Laugarren edizio berritua. 3 da/du ad. Zerbait berriz egin; berriz agertu edo ekin; errepikatu. Emandako hitza berritu. Gehiago bekaturik ez egiteko xedea berritu. Lehenagoko aldian egindako erakutsiak berritu zizkion. Adiskidetasuna berriturik. Era honetan berritzen da Jesusen Gurutzeko heriotzako oroitzapena. Lehengo ahaleginak berritu zituzten. Egiazko damurik gabe egindako aitortzak berritu egin behar dira. Eguna argitu eta bide ona ikustean berritzen da haren poza. Neguan berritu egin zitzaizkion lehenagoko oinazeak. Zauria berritu egin zaio. Egun eder hori berrituko balitz. Laster berritu ziren etxeko malkoak. Erasoak berritu zituenean. Europako haizeak onak ala kaltegarriak ditugun: hona orain piztu eta berritu zaigun auzia. Geure bizi bakar ezin berrituzkoa galbidean jarri.
4 da/du ad. Lehenago esanak berriro esan. Bere birao izugarriak han bertan berritu ondoan, bere jauregira bihurtu zen.