berritan
1 adb. zah. Berriro. Pitxerrak hutsak badira, bete bitez berritan.
2 adb. Batez ere Ipar. Duela denbora gutxi, berriki. Berritan alkate egina.
3 adb. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean, honi duela oso gutxi esanahia gehitzen diola). Ik. berrian. Hamasei urteak bete berritan. Baionara joateko proposamena ere egin zidan etorri berritan. 4 adb. Berria denean, egin berrian. Berritan olio hau da hoberena, nahiz gordinik nahiz eltzerako. Oihala berritan zail, higatzean urrakor. Berritan jan beharrekoa.