txikitu, txiki/txikitu, txikitzen
1 da/du ad. Txiki edo txikiago bihurtu. Den lanik handiena txikitzen eta kargarik pisuena arintzen. Geroztik ahuntzak gutxituz doaz, eta basoak txikituz. Pisua eta neurria txikitzen hasten zara. Indarrak txikitzen ari zitzaizkion. Hala, bera txikitu zen gure ahoaren neurrira. || Urak txikitu zirenean irten zen Noe lehorrera.
2 du ad. Puska txikietan zatitu; suntsitu, birrindu. Ik. txiki-txiki egin; xehatu. Tipulak txikitu. Harturik bost ogiak eta bi arrainak, begiraturik zerurantz bedeinkatu zituen, txikitu zituen eta eman zizkien ikasleei. Hasten da hausnarrean, eta ederki txikituz lehen jan duena, igarotzen du urdailera. Nire atzaparretan txikituko haut.