1 emaitza txanda egin bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

txanda egin
1 ad.-lok. Txandakatu, bi pertsona edo gehiago zerbait egiteko txandaka aritu. Ofizial bat laurak laurden gutxiagotan jaikitzen zen, beste ofizial batekin lauretan txanda egiteko. Kilometrotik kilometrora txanda eginez.
2 ad.-lok. Norbaitek utzitako jarduerari heldu, hari jarraipena emateko. Ik. txanda hartu 4. Hark egingo dio txanda.

Aztergaia: txanda egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: TXANDA EGIN (Con sociativo). Turnarse (con). [Beste asko] badatoz Meza nagusietara; zergatik etzera zu-ere etorriko? Zergatik txanda ez dezu egingo etxekoakin? AA III 411. --Aurreko urtian gertatu zitzairan Ernanira jun biarra adiskide baten bidez, eta aurten Pasaira beste batekiñ kunplitzera. --Bai, batekin ta bestekin ondo irukitzeko txanda egin biar. Sor Bar 68. --Txanda egiten dute beraz lugartzakin? --Bai, jauna. Lugartzak billatzen dute eguzkiya, ta bariak eta karakolak estalkiya edo bustiya. Ib. 62s. Opizial bat labak laurden gutxiagotan jeikitzen zan beste opizialarekin labetan txanda egiteko. Anab Poli 41s. (Aux. trans. tripersonal). Relevar (a alguien en una tarea). Kaskazuriren Otxanda, / ark egiñen dio txanda. "La hará turno en el pandero, Otxanda". Or Eus 167. --Ementxen ats egin bear diagu. Gañera txanda ere egin bear didak. [...] -- Txanda? --Jeixten lagundu eidak beintzat, nekatu nauk eta. Lek EunD 24s. Illunbistan, txanda egitera beste batzuek etorri ziran. Alkain 155. Alako [saski] bat artu batek, txurrarekin bete, besteak gora atera ta ustu albora. Bekoa nekatzen zanean, txanda egin. BBarand 37s. Amar kilometrotara, bakoitzak asi aldiko kilometrotik kilometrora txanda edo releboa egiñez. Albeniz 171.

adib: txanda iz. Era bereko egite sail edo hurrenkera batean, norbaiti edo zerbaiti dagokion unea. Ik. aldi1 5. Nire txanda da. Ordainak eman behar zaizkie, gure txanda datorrenean. Etorri ziren erromatarrak, godoak... bakoitza bere txandan. Hurrengoan zure txanda. Hartu dut medikuarendako txanda. Gau eta egun, elkarri txanda emanaz zerbitzatzen dute gaixoa leialki. Besteri txanda kendu nahiz. Txanda pasatu. Ofizial bat laurak laurden gutxiagotan jaikitzen zen, beste ofizial batekin lauretan txanda egiteko.

txanda egin 70: Arabako Batzar Nagusiak (“Amaitzeko, erantzuteko txanda egin daiteke, biltzarkide talde bakoitzak bost minutu izango ditu”), Elkar 9 (“Zer, nagusiari txanda egiten?”), Deia (“Gauzari itxura demokratikoagoa emateko oraingo presidenteak ez du gehiengo absolutua lortu pasa den igandeko hauteskundeetan eta bigarren txanda egin behar dute”), Berria 24 (“AEBetako hauteskunde sistemaren arabera, orduan dira txanda egitekoak Etxe Zurian”), EiTB 22 (“Txanda egin behar diot Igoneri. Gauean egongo gara”), Argia 5 (“Hemen ez dago zortzi orduko txanda egin eta alde egiterik, ez eta ostiraletik astelehenera arteko deskantsurik ere”), DiarioVasco 5 (“Lehenengo txandan, Beterriko Liburu izendatzeko behar zen botoen %30a lortu zuen obrarik egon ez zenez, akademiak ohiko prozedura jarraitu eta beste bi bozketa txanda egin zituen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

txanda egin 40: Berria (“Serbiako eta Kosovoko ordezkariek iragan otsailaren amaieran aurreneko txanda egin ondoren, negoziazioen bigarren txandari ekin zioten atzo Vienan (Austria)”), Edorta Jimenez 4 (“Nire txanda egin ostean, aita ikustera joango nauk - esan zuen eta ikustera barik urkatzera joan nahi zuela esan izan balu, berdin sinetsiko geniokeen”), Xabier Olarra (“Baina nik besteek bezalatsu ibili nahi nuen, eta horregatik besteek bezala ordu erdi bat hartzen nuen, eta behar ninduten edozein leihatilatan txanda egiten nuen, eta ordu pare batez ez nintzen nire mahaian egoten batere”), Iñaki Zabaleta (“Beste zenbait joko jokatu ondoren karta-emaileak kide bati deitu zion txanda egin ziezaion, eta mahaia utzi zuen”), Josu Zabaleta (“Alemaniarren hiru ehiza misio daudelako Albert gainean elkarri txanda egiten”), Sonia Gonzalez (“Gaur, ikusten duzunez, txanda egiten”), Juan Kruz Igerabide (“Begiak xukatu nituen; norbait zetorren txanda egitera”), Harkaitz Cano (“Hedatua zegoen, ordea, uniformeei botoi urreztatuak erauzi eta unean-unean txanda egiten ari zen zerbitzaria laguna izanez gero txanponen ordez botoi doratu haiekin ordaintzeko ohitura”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa txanda sarreran.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper