1 emaitza sail bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

sail
1 iz. Lurzatia edo lur eremua; bereziki, ereiteko edo zerbait landatzeko egokitu eta prestatzen den lurzati mugatua. Ik. alor. Arto sail ederrak. Sagarrondoz landaturiko bi sail.
2 iz. Zernahi giza jardun banatzen den zati bakoitza. Ik. arlo 2; alor 2. Nabarmenegiak dira hizkuntzaren sail honetan hobe beharrez egin diren hutsak. Euskaldun batek letra sailean inoiz burutu duen egitekorik larrienetakoa. Nork bere sailean nagusi izan behar du, eta bestearenean mirabe. Polizia saileko eleberria. 130 bat saroi izen aipatzen ditu, bi sailetan banatuta: txabola dutenak eta ez dutenak.
3 iz. Erakunde baten antolaketan bereizten diren zatietako bakoitza. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila. Euskaltzaindiaren Iker saila eta Jagon saila. Unibertsitatean galesa erabiltzen dute zelta sailean. Salmenta saila. || Aldizkari honetan gai batzuentzat sail bereziak ditugu.
4 iz. Taldea; talde batean, irizpideren baten arabera bereizten diren zatietako bakoitza. Gizonak sail batean, emakumeak bestean. Hogeita lau sailetan bereizita zeuden Israelgo apaiz guztiak. Irakurle sail bakoitzak gogoko duen bazka hartu behar luke idazleengandik. Eta ikusi zituen hargana zetozen jende sail handiak. Gudari sail ikaragarriak.
5 iz. Multzoa; multzo batean, irizpideren baten arabera bereizten diren zatietako bakoitza. Kultura hitzek sail berezia osatzen dute mendebaleko hizkuntzetan. Oihenarten atsotitzen artean, sail batek "Biscaye" hitza darama izenburutzat. Bertso sail hori Txirritarena da. Liburu sail honetan, elkarren ondoan irten dira argitara bi eleberri horiek. Aditzaren kontuan, euskalkien arteko gerra ez da euskalkiena; adizki sail batena dugu. Zenbaki osoen saila.

Aztergaia: sail

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1996-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

armada sail; esponjiari, belaki sailekoak; konstelazio, izar-sail.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS:sailean 'ilaran'.

Zerrenda osagarriak

BarnErrot: "Saila: Departamento; Saileko lege aholkularitza: Asesoría jurídica del departamento; Sailen agiritegiak: Archivos pluridepartamentales" / HezkAdmin: departamento / consejería; sailaren buru: jefe de división; sailaren menpeko ikastegi: centro dependiente del departamento; sailaren menpeko ikastetxe: centro dependiente del departamento / HitzIrud: "sailak = departamentos". / Katal: "Saila: Serie".

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

sailka (eta sailean?).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Sail: adiera anitzekoa. "Ameriketan urte sailla pasa ta berriro errira itzulia" (Manuel Lasarte). "Entzule-sail galantak aurrean genituela". (Manuel Lasarte). "Sartu nadin berriro izketan lengo saillera (arrastora, harira)" (Manuel Lasarte)" (2009-10-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  sailean. 1- Definizioa moldatu: 'jarraian eta ordenan'. 2- Adibidea ere eman: "sailean-sailean hazia erein". || 1- Zehatzagoa delakoan gaude.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-09-21) Bere hartan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper