misio
1 iz. erl. Herri batean zenbait egunez egiten ziren sermoi eta elizkizun bereziak, gehienetan bertakoak ez ziren apaizek zuzenduak. Zortzi herritan egin nituen zortzi misio ez laburrak. Donibane Lohizunen misio bat eman zuela euskaraz. Heldu zen misio bat bizi zen herrira; joan zen aitortzera misiolari batengana eta esan zion: (...). Pazkoetan edo misioetan Jaunagana bihurtzen diren bekatariak.
2 iz. Ebanjelioaren aldarrikatzea, sinesgabeen herrialdeetan egiten dena; herrialde hori bera. Misioetara joan. Misio lurra.
3 iz. Norbaitek bete behar duen egitekoa, bereziki gobernu batek edo kideko erakunde batek agintzen duena. NBEren Darfurrerako bake misioa urtebetez luzatuko dute. Maxwell Smart 86 agenteak eta 99 agenteak mundua salbatzeko misioa jasoko dute.
4 iz. Egiteko hori betetzen duen pertsona taldea. UNMIK izenez ezagutzen da NBEk Kosovon duen misioa, 1999. urtetik aurrera bertan lanean aritu dena.