linterna
1 iz. arkit. Dorre txiki estua eta leihoduna, gehienetan kupularen gainean ezartzen dena. Eskuinaldera, kupula zorrotza, linterna estilizatu batekin.
2 iz. Heg. Argi egiteko erabiltzen den esku tresna elektriko bonbilladuna, argi sorta norabide jakin batean igortzen duena. Ik. esku argi 2. Linterna piztu zuen, eta gordeleku barrurantz zuzendu. Gizon batek aurpegia argitu zion linternarekin. || Hamaikagarren minutuan sakelako telefonoetako linternak piztuko dituzte. 3 iz. Heg. Esku-argia (beirazko ontzi batean eramaten dena). Ez egin bekaturik, zuen linternak eta lanparak beude pizturik!