itzaltsu
1 adj. Itzal handia egiten duena; itzal handia dagoena, iluna. Hosto berdeko zuhaitz handi eta itzaltsua. Baso itzaltsua. Presondegi itzaltsu, ke, su eta garrez betea.
2 adj. Begirunea eragiten duena, begirunea merezi duena. Agure itzaltsua. Hau zioten, hain itzaltsu agertzen zen Jainkoarekin hitz egiteak izutzen zituelako. Agur itzaltsu bat eginez.
3 adj. Goibeltsua. Bekoki ilun, itzaltsu eta haserretua.