itxuraz
1 adb. Itxuraren arabera, itxurari dagokionez. Baserriko neska bat, itxuraz oso ederra. Hogeita hamarren bat urtekoa, itxuraz.
2 adb. Dirudienez, itxura denez; kanpotik dirudienez. Ik. agidanez; antza denez; itxura batean 1. Herri poesiaren bideetara jo du, itxuraz, Kerexetak. Nire lepotik barrez ari dira, itxuraz. Itxuraz, oso pozik daude. Entzungo zizun, itxuraz behintzat, baina... bai zera! 3 adb. Itxura onez, egoki. Ik. itxuran 2; taxuz; itxura batean 2. Gauzak itxuraz egin. Jendaurrean itxuraz agertzeko. Itxuraz pentsatua zegoen kontua.