bilduma
1 iz. Multzoa, elkarketa. Dohatsuen bilduman. Infernua, gaitz guztien bilduma. Ez zela XVIII. mendea, mende guztien bilduman, zoko bakoitzeko hizkuntzaz nahiz dialektoaz gehien arduratu izan dena.
2 iz. Arrazoiren batengatik biltzen diren kideko gauzen multzoa. 260 argazkiz osatutako bilduma. Lekuona jaunaren omenezko idazki bilduma. Txirritaren bertso bilduma. Atsotitz bildumak. Lege bilduma. Bilduma aberatsa. Bilduma osoa.
3 iz. Modan eta kideko alorretan, denboraldi edo urtaro jakin baterako aurkezten den jantzien modelo multzoa. M. Miranda bitxigile ezagunak gaur bertan kaleratuko du bilduma berria. Africa Fashion Week Nigeria jaialdirako bilduma bat diseinatzen dihardu gaur egun.
4 iz. Bildumena, laburpena. Mendiko sermoian aurkitzen da kristau dotrinaren bilduma.