aldaera
1 iz. Aldatzea, aldaketa. Toki aldaera.
2 iz. Oinarritzat edo eredutzat hartzen denarekiko desberdintasunen bat duen era. Hitz baten, bertso baten aldaerak. Barri, berri-ren aldaera da. Bigarren argitaraldiko aldaerak.
3 iz. Oinarritzat edo eredutzat hartzen denarekiko desberdintasunen bat duen azpisaila. Ik. barietate 2. Euskalki baten aldaerak eta hizkerak. Landare mota baten aldaerak. Zurtoin malguak dituen arrosa aldaera.