zeharo
1 adb. Osoki, guztiz. Ik. erabat; arrunt 5; arras1. Gauzak zeharo aldatuko ditu. Laster du bere burua zeharo aberasteko bidean. Maeztu arrunta zen zeharo, nire ustez. Horretara, errege eta rey zeharo bi hitz dira. Esango nuke badela aldizkari horren zenbaki bat, zeharo euskaraz argitaratu zena. Zeharo oker dagoenik ez nuke esango. Zeharo bat gatoz kontu honetan. 2 adb. Xeheki, xehetasunez. Argi eta zeharo adierazia. Erakutsi zien zeharo gero egin behar zuten guztia, zorionekoak izateko.