iritsi, irits, iristen
1 da ad. Toki batera heldu. Ik. ailegatu. Arratsaldean iritsi ziren Tolosara. Itsasoz iritsi ziren. Ez ziren garaiz iritsi. Lurretik zeruraino iristen zen zurubi bat. Kantak ahotik belarrira iritsi dira guregana. || du ad. Mendi gaina iritsi zuenean. 2 da ad. Denbora, maila edo egoera jakin batean egotera igaro. Azken eguna iritsi zen, guretzat egun goibela. Esan dudan sasoira iristean. Hamabi urteetara iritsi zenean. Gotzain izatera iritsi zen. Zerbait jakitera iritsi.
3 du ad. Nahi den zerbait lortu. Eskatu zutena iritsi arte. Betiko bizitza iritsi nahi baduzue. Etxean sartzea ezin iritsirik. Gutxi omen dira helburua iristen dutenak. Erregeganik iritsi zuen baimena. Kristok iritsi dizkigun zeruko ondasunei esker. || Ikusi izan dut han haritza, bost gizonek eskuak elkarri eman eta besoak zabaldurik, beraren gerriko ingurua ezin iritsi dutela.
4 du ad. Aurrean norabide berean doanarengana heldu. Ik. atzeman; harrapatu 3. Nagusiaren morroiak bidean iritsi zituen eta itzultzeko eskatu zien.