hiri
1 iz. Etxe eta eraikinen multzo egituratu aski handia, udal batek gobernatua, jarduera nagusitzat industria, merkataritza eta zerbitzuak dituena. Ingalaterrako zenbait hiri larritan. Iruñeko hiria zaintzen zuen harresi gora. Nazareteko hiri txikian. Desegin zuten Kartagoko hiria. Hiri bat eraiki. Hiriko biztanle guztiak. Hiriko kale eta plazetan. Hiri-hazkunderako egokiak ez diren lur-eremuak zehaztu beharko lirateke. Badira, hala ere, oharkabean pasatu diren beste zenbait aldaketa, gure hiri-ingurunea goitik behera irauli dutenak. Hiri-inguruetan eraiki eta eraiki ari dira.
2 iz. Historian zehar herri batzuei eman izan zaien titulua, hiribildu bati emandakoa baino maila altuagokoa dena. Urduñari Bizkaiko Jaurerriko hiri titulua eman zioten 1467an, eta halaxe erakusten du Henrike IV.aren errege agiriak.
3 iz. Hiriko biztanleak. Hiri guztia atera zitzaion aurrera.
4 iz. Landa eremuari kontrajartzen zaion eremua. Ik. kaletar. Hiriko euskara galdu egin da. Hirietako bizitzaz higuindurik. Ingurumena, espazio publikoa eta hiri-paisaia zaintzea eta hobetzen laguntzea.