1 emaitza gain1 bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

gain1
1 iz. Edozein gauzatan, lurretik urrunen dagoen aldea; zerbaiten gainaldea. Barren sakonean dabilen zurrunbiloaren gaina eta axala. Azpi eta gainak hartuak ditu. Ertza eta gain-azpiak. Ez doa hutsik asto horren gaina. Gain biribileko etxeak. Lur onak ur asko hartzen du, eta gaina idortzen bada ere, hezetasunak barnean dirau.
2 iz. Mendi, aldapa eta kidekoetan, gailurra. So eginez Lapurdiko gain larrutu nabarrei. Uitziko gaina hartu nuen. Gain batean egin du etxea.
3 iz. (Leku atzizkiekin, singularrean. Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Zubi zaharraren gainetik igarotzean. Jainkoa maitatzea gauza guztien gainetik. Eta ez da geldituko harria harriaren gainean. Sasi guztien gainetik. Gugandik kanpo eta gure gainetik dagoena. Eskuineko oina itsas gainean eta ezkerrekoa lur gainean. Belar gainean eserita. Aizkorri gaineko elizatxoan (Ik. gaineko). || Lurra gain-gainetik urratuz (Ik. gain-gainetik). Gain-gainean zegoen oilarra.
4 iz. (Dagokion izen sintagmarik gabe). Ik. gaineko 1. Azpian lur hotza, gainean harria. Hondamena gainera datorkiolako, beldur da bera ere (Ik. gainera).
5 Ondoren. (Leku atzizkiekin, singularrean). (Batez ere janariez mintzatuz erabiltzen da). Ik. gaineko 3. Arrautzopil guri-guriak izango zituen jaki, eta gainetik gatzatua. Gaztaren ondotik gereziak, nahiz mamiaren gainean sagardoa; edozerk on egiten dio.
6 postpos. -en kontura, -en erantzukizunaren azpian. (Artikulurik eta kasu markarik gabe, -en atzizkiaren eskuinean). Elkarteak bere gain du jaialdia antolatzea. Lan nekagarri hori gure gain dagoela, ez duela bestek egingo. Gauden gu erne, beti gure gain. Jakin nahiz noren gain eman makurra. Heure gain gelditzen dituk artaldeak.
7 postpos. -en gainean, -en gainetik. (Artikulurik eta kasu markarik gabe, -en atzizkiaren eskuinean). Goitik datorrena guztien gain dago. Hik agintzen duk heure gain, hik ematen diok legea heure buruari. Ez duzu esango lagun hurkoaren gain gezurrezko lekukotasunik.
8 postpos. -z gainera. (Artikulurik eta kasu markarik gabe, -z atzizkia hartzen duen izen sintagma mugatu baten edo kideko baten eskuinean). Frogatuak izateaz gain, aho betean aitorturik daude.

Esaera zaharrak

Gaina eder, barrena uher. Zauriaren gainean pikoa.
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper