ezagun izan
1 da/du ad.-lok. Nabaria izan, agerikoa izan. Ezagun duzu Goierri aldekoa zarela. Aurpegian ezagun du zer nahi duen. Ezagun da gaztea zarela. Ezagun zaizu deabruturik aurkitzen zarela.
2 da ad.-lok. Ikusgai egon. Hemendik ezagun dira Baztango mendiak.
3 da ad.-lok. Ezagutu. Hortik ezagun da nor den hiltzailea. Ezkurretik ezagun da haritza. Munduan ezagun diren abere mota guztiak.