erabat
1 adb. Osoki, guztiz. Ik. arras1. Erabat ezinezkoa. Erabat itsu ez denak. Baldintza guztiak erabat bete. Erabat utzi. Erabat eta alde guztiz. Hasieran, euskaraz hasi ginen erabat, baina orain bietara egiten dugu. Zeharo eta erabat gal dezakeela. 2 adb. Aldi berean, batera. Guztiek erabat eskatzen zioten.
3 adb. Orokorrean, modu orokorrean. Nahiz erabat nahiz zatika, den-dena da doi eta egoki. Latinaren, eta erabat sortaldeko hizkuntzen, kutsua geure bekokian daramagu. Ongi deritzat, erabat harturik behintzat, erabaki zutenari.