1 emaitza
berariaz bilaketarentzat -
[1 - 1] bistaratzen.
berariaz
1adb.Ondorio jakin bat lortzeko asmoz, borondateak eraginda, ez oharkabez edo ustekabean. Ik. nahita; apropos; + propio; espresuki 3; espres 3. Ura bota zioten, ez dakigu berariaz ala ustekabean. Berariaz egin. Biderik txarrenetatik neraman berariaz, gaitz egitearren. Gizon hau, berariaz ari ez bada, eroa duk.
2adb.Aipatzen den helburuaz soilik edo bereziki. Ik. espresuki 1. Anton.bidenabar. Lau Aldundiek euskara indartzeko berariaz sortutako erakundea. Horretarako berariaz eratu eta sortuak diren foroetan.
3adb.Beren-beregi izendatuz edo aipatuz. Ik. esanbidez; izendatuki; espresuki 2. Esana dago, berariaz esan ez bada ere, hizkuntza idatzia astiroago aztertu dugula ahozkoa baino. Era berean, 260. artikuluak berariaz aipatzen du (...).