arrastoa utzi
1 du ad.-lok. Norbaitek edo zerbaitek beste norbaitengan edo zerbaitetan seinaleren bat edo markaren bat utzi. Argi baitago neandertalek arrastoa utzi zutela gure genoman. Lokatzak arrastoa uzten du. || Eta horrek arrasto urdina uzten du.
2 du ad.-lok. Norbaitek edo zerbaitek beste norbaitengan edo zerbaitetan halako eragina izan edo aztarna utzi. Film batzuek arrastoa uzten dute; gogoan dut The Picture of Dorian Gray. Euskarazko literaturan arrastoa utzi duten obrak. || Futurismoak arrasto sakona utzi zuen ondoren etorri ziren mugimenduetan. Bizitzan izandako depresio uneek arrasto handia utzi zuten haren obran. Bidaia batzuek arrasto berezia uzten dute.